Lur eta itsaso afaria - 2025eko uztailaren 18a

Sailak/Tags
    raz

    Lurra eta Itsasoaren zaporeak ezagutzeko aukera  

    Tokiko sortze-gastronomia arduratsua


    Ekitaldi honek tokiko eta kalitatezko elikamolde iraunkorra ohoretan ezartzen du. Lekuan berean, ekoizleek jakiak apailatuko dituzte zirkuitu laburrean ekoizturiko produktuekin.

    Printzipioa  

    Nork bere apairua libreki osatzea hamabost bat mahaien artean, denak ingurumena errespetatzen duten eginmoldeekin diharduten eragile engaiatuek horniturik.

    Lurraren aldetik – Idoki labela:

    • Ahate gibel gizena, zerriki saiheskiak, etxaldeko urdaiazpikoa, zikiroki merguez txistorra
    • Ahuntza kurruskaria, belarri-taloberria tomatea eta pestoarekin, barazki gordin entsalada
    • Gasna zuria marrubiekin crumble eran, pastiza biguna sasoiko fruituekin

     Itsasoaren aldetik – Pleine Mer elkartea:

    • Hegaluze tatakia plantxan
    • Etxeko surimia bakaladarekin, guti ezagutua den tokiko arraina

    Zerrenda horrek proposaturiko apairuen ideia bat ematen dizue, beste jaki bereziak ere izanen dira.


    Apairuak laguntzeko, fruitu zukuak, tisana izoztuak, sagarnoa edo arnoa izanen dira dastamen-esperientzia osatzeko.

    Besta giroko gaualdi arduratsua

    Gaualdia 19:00etan hasiko da musika animazioarekin eta Patxi eta Konpainiaren mutxikoekin luzatuko.


    Ekitaldiak dakartzan baloreen errespetuan, zenbait ekintza zehatz plantan ezarriak izanen dira ingurumenaren gaineko eragina murrizteko gisan:

    • Baxera ekologikoak: konposta eta berrerabil daitezkeen edukitzaileak, botatzeko plastikorik gabe 
    • Hondakinen bereizketa: hondakin biologikoak eta birziklagarriak botatzeko bilketa-guneak
    • Publikoaren parte hartzea: gomitei beren mahai tresnak ekartzeko eskatua zaie, jestu soila, baina hondakinak murrizteko eraginkorra

    Baliabideen erabilera murriztu, ez xahutu eta ohitura arduratsuak hobetsi, horretan ere datza Lur & Itsaso afaria.

    Engaiamendu azkarra


    Besta giroko hitzordu gormant honen bidez, Herriko Etxeak tokiko laborantzari eta itsasoko sailei ekartzen dien sustengua berretsi nahi du, kontsumo argituago eta arduratsuago bati buruz sentsibilizatuz.

    Hurbileko elikamolde baten alde engaiaturiko bi partaide 


    Pleine Mer elkarteak gizakiaren neurrirako eta itsasoko baliabideak begiratzen dituen arrantza defendatzen du: tokiko arrantza, zentzuzkoa, itsasontzi ttipietan, marinelei bizitzeko bidea eskaintzen diena.

    1992an sorturiko Idoki Labelak 90 euskal ekoizle biltzen ditu ondoko helburuen inguruan: etxaldeen industrializazioa saihestea, baserrialdeko enpleguak mantentzea eta lurraldeko laborariei beren etxaldeko jardueratik bizitzeko bidea eskaintzea. Ekoizleek beren etxaldetan produktu kimiko sintetikorik (ongailuak, pestizidak) ez erabiltzea ere hitzematen dute.