Liztor asiarra: zepoak jartzeko kanpaina abian da

Sailak/Tags
    raz

    Liztor asiarra marmutxa kaltegarri exotiko eta inbaditzailea da. Tokiko bioaniztasuna lanjerean ezartzen du, batez ere ezti-erleak. Espeziea erregulatzeko, eta erlezainak sustatzeko, harrapari honek haien erleak mehatxatzen dituelarik, zepoak jartzeko kanpaina abiatu da.   

    Nola egin zepo bat?

    Zepo soilak egin daitezke plastikozko botila huts bat erabiliz, gaineko herenaren heinean mozturik, gaineko zatia petik gora jarririk onil baten gisan. 

     Botila honen hondoan ezarriko ditugu: 

    • botilaño erdi garagarno, ahalaz garagarno beltza 
    • arno zuri edo Picon sorta bat 
    • andere-mahats ziropa sorta bat 

     Zepoa zuhaitz batean zintzilika daiteke, ahalaz eguzkitara, 1,50 edo 2 metro gora (zaintza on baterako). Balkoi batean ere jar daiteke. 

    Zenbat eta zepo gehiago jarri, lursail ttipi batean ere, hainbat eta harrapatzeko aukera gehiago izan. Otsailaren 15etik maiatzaren 1era, liztor erregina fundatzaileak harrapatuko dituzue. Garai honen ondotik, kaltegarriak ez diren beste hainbeste espezie harrapatuko zenituzkete.

    Zure etxean habiarik baduzu: Herriko Etxearekin harremanetan jarri: 05 59 47 26 06. Habia kenaraziko du eta gastuak bere gain hartuko ditu. Nehola ere ez duzue zuek habia kendu behar.