3-11 urte arteko haurrak eta beren gurasoak egunerokotasuna alaitzera gomitatuak dira astero elkarrekin jostatzeko tartetxo bat hartuz, lekuan berean proposatuak diren joko sorta zabalaz gozatuz.
Gurasoak jokoa beren haurrekiko harremanaren zerbitzuko den egiazko hezkuntza tresna bat dela azaltzeko aukera izaten da. Azkenik, tailer horiek lurraldeko familiak elkartzeko parada izaten da, eskola esparrutik kanpo elkar topa dezaten.
- Zatozte Sardara gelan, otsailaren 15ean, osteguna, eskolatik landa, 16:30-18:30!
- Ziburuko familia guziei irekia - Urririk, izena eman gabe