Mutt jaunaren zola trapua

Sailak/Tags
    raz
    • 2025eko martxoaren 26a, asteazkena - 16:00
    • Guy Poulou erabilera anitzeko gela
    • 4-6 urtekoak eta familiak
    • 35 min
    • Prezio betea 5 €
    • Hitzik gabe    

    Nork erran du zola trapuek ez zekitela dantzatzen?

    Torratu, leundu, garbitu, zoko batean goaitatu, maiz bakarrik edo jatsaren ondoan... Hau da zola trapu baten bizitza doi bat hitsa. Baina Marc Lacourt jostakinari gauzakiak bizidun bihurtzen dituzten ipuinak sortzea gustatzen zaio.

    Urrats bat bazterka eta zola trapua lerratzen, jauzi egiten, airean zirurikatzen eta dantzatzen hasten da sorginkeriaz bezala.

    Mutt jaunaren zola trapua ikusgarriak, maleziaz eta urguritasunez, artea gauzaki arruntenean ere gorde daitekeela erakusten digu, eta eguneroko gauzakien, gauzen errealitatearen gainean doi bat iraultzailea den soa pausatzera gomitatzen gaitu.

    Joko handi baten gisako ikusgarria, non irria eta atsegina beti hor izanen baitira.

    Izena eman