apirilaren 8a, asteazkena
Zatozte Ziburuko karrika, kai eta zoko guzietan gaindi antolaturiko ibilaldi berri-berrian parte hartzera, gure hiriko oroimena moldatu dutenen kontakizunek gidaturik. La Grande Illusion elkarteko Mario Bompart-ek bilduriko adinekoen ahotsari jarraikiz, ibilaldiak garrantzitsuak izan diren tokiak berpizten ditu: arrantza gune zaharrak, beribilik gabeko behialako karrikak, historiak markaturiko auzotegiak, baita gaur egungo eremu lasai eta konplizeak ere.
Kaskaroten ibilaldiaren edizio hori gomit bat da: beste modu batez entzutera, ikustera, elkarrekin gogoratzera.
Ziburuko oroimena bizia delako; aitzinaldeetan irakurtzen da, itsas-airean usaintzen da, begietan partekatzen da.
Izan biztanle, bisitari, gazte ala zahar: zatozte atzoko aztarnak ezagutzera gaurkoez hobeki gozatzeko!!
2026ko apirilaren 8a, asteazkena
10:00-13:00 eta 15:00-17:00
François Rospide mediateka
Denentzat
Urririk
FR / EUS

