Grall badator Ziburura!
Tokiko berriak denen eskura ezartzen duen aplikazioa
Grall aplikazioak publikoa errezibitzen duen etxeei eta hurbileko zerbitzu publikoei buruzko berriak zabaltzen ditu. Erabilerraz eta ulergarria da, zailtasunak edo ahalmen urritasunak dituztenentzat ere.
Grall aplikazioan aurkituko dituzu:
- Erakunde publikoen ordutegia eta jarduerak
- Aparkatzeko aukerak eta ahalmen urrikoei helgarri diren komunen kokapena
- Sarbideen eta oinezko bideen ezaugarriak (zabalera, malda, estaldura…)
Geolokalizazioari esker, hautatu duzun tokiraino gidatuko zaitu, oinez, bizikletaz, beribilez edo Txik Txak garraio publikoz.
Aplikazioak berriak euskarara eta gaskoierara itzultzeko bidea ere eskaintzen du.
Herriko Etxeak aplikazioa aberastean parte hartuko du tokiko berriak zabalduz, hala nola:
- Ipar Euskal Herriko ekitaldiak
- Ibilbideak
- Hondakinak biltzeko eta bereizteko guneak
Aplikazioa deskargatu berehala eta zure herriko eta lurraldeko berriak ikusi!
Aplikazioa erabiltzen ikasteko, erabilera orria ikusi hemen: ERABILERA ORRIA
ZIBURUKO HERRIKO ETXEA – BERRIAK
Berriak denbora errealean jaso. Grall aplikazioak "Ziburuko Herriko Etxea - Berriak" puntura abonatzeko bidea eskaintzen du, Herriko Etxeak zabaltzen dituen berriak zuzenean jasotzeko gisan.
Azken orduko komunikazioak, argibide baliagarriak eta herriko berriak jasotzen ahalko dituzu denbora errealean.Herriko Etxeako berriak jasotzeko, aplikazioaren "Ziburuko Herriko Etxea - Berriak" puntura abonatu.

