Irailetik ekaina bitarte: kultura sasoia

Irailaren 2022az geroztik, kultura sasoia proposatzen du Ziburu Herriak: irailetik ekaina bitarte, dantza, antzerki eta zirku ikuskizunak, kontzertuak, arte lantegiak eta beste hainbeste ezagut itzazu! Eklektikoa, gisa anitzetakoa eta herrikoia, sasoi hau herriaren itxurakoa dugu: bizia!
Txartel salmentara joan
EGITARAU OSOA
François Rospide mediateka

Marinela eskolatik bi urratsetara da, haurtzaindegiaren eta GEUZaren aitzinean, Ziburuko mediateka eta liburuak eta baliabide digitalak eskuratzeko aukera ematen du, bai eta adin orotakoentzako gisa anitzetako hainbat eta hainbat jarduera bitxi ere!
Erabiltzaileek, liburuez gain, komikiak eta kazetak, CD diskak eta DVD filmak mailega ditzakete. Baliabideen funtsaren zati bat François Rospide mediatekatik beretik dator eta beste zati bat Larruneko liburutegien sareak eta departamendu liburutegiak osatzen dute.
Aipa dezagun ere Ziburuko mediatekak, GEUZarekin elkarlanean, liburuak etxera ekartzeko zerbitzua eskaintzen duela. Gehiago jakiteko, mediatekarekin edo GEUZarekin jar zaitez harremanetan.
Zabaltze orduak
- Astearteetan: 15:00-18:00
- Asteazkenetan: 10:00-13:00 eta 15:00-18:00
- Ostiraletan: 15:00-19:00
- Larunbatetan: 10:00-13:00
Gisa anitzetako jarduerak urte osoan zehar!
Kultura kluba!
Nork bakoitzak, irakurketa, musika, joko, zine eta abarreko bere gustuak trukatzeko kluba da, kultura kluba, izan ere! Hartara, mediatekako beste irakurleekin partekatu nahi bazenitu hunkitu zaituzten, asaldatu zaituzten, zoratu zaituzten obrak, mediatekari eman iezaiozu izena eta datak emanen dizkizu!
Anim'irakurketak!
Hilero, mediatekak irakurketa hitzorduak proposatzen dizkie familiei, 30 bat minututarako. 0tik 4 urte bitarteokoentzat, edo 5 urtetik goitikoentzat; frantsesez, euskaraz edo bietan: nork bakoitzak badu hor konturen bat! Gazte literatura ezagutzeko eta senitartean tarte bat pasatzeko manera goxoa!
Komiki & manga lantegiak!
Eskola oporretan, mediatekak 8 eta 13 urte arteko haurrei irakasten die komikiak eta mangak sortzen. Konta-hari bat idaztea, storyboard bat prestatzea, irudiak mugatzea, pertsonaien adierazpenak, hainbat eta hainbat teknika arte horren jukutriak ezagutzeko!
Lantegi sortzaileak!
Eskola oporraldietan, mediatekak sorkuntza zirimola bat proposatzen dizue! Orori zabalik, hala haur nola helduei, giro atseginean sorkuntza teknika berriak entseatzeko aukera duzue hor.
Urterako tarifak
- Urririk 18 urtez pekoentzat
- 6 € 18 urtez goitikoentzat
Informazio orotarako, jar zaitez mediatekarekin harremanetan:
05 59 47 12 93
mediatheque@mairiedeciboure.commediatheque
Larrungo mediateken sarrea ikusi
