23. Korrika

Sailak/Tags
    raz
    Zer ote da KORRIKA? 

    Euskal Herria 11 egunez eta 10 gauez gelditu gabe kurritzen duen lasterkaldia da Korrika. AEK, helduei euskara irakasteko koordinakundeak antolatzen du. Helburu bikoitza dauka: alde batetik, Euskal Herriko biztanleen euskararen alde mugitzeko gogoa hedatu eta azkartzea eta, beste aldetik, AEK Gau eskoletako euskaltegien garapenerako beharrezkoak diren diru zamak biltzea.   

    2024ko martxoaren 14tik 24ra iraganen den 23. 

    Korrikaren karietara « Azterketak Euskaraz » kolektiboa, eta berezikiago baxoa eta brebeta euskaraz iragan daitezen mugitu eta oraindik mugitzen diren haurrak dira argira ekarriak izanen. Gertakizun hau sostengatzen du Ziburuko Hiriak eta Korrika Kulturalan parte hartzen du ere, otsailaren 23an, Anita Maravillas konpainiaren « Andereño » ikuskizuna gisako kultura hitzorduak euskaraz antolatuz. 

    Info +