Ciboure durable – Ziburu Iraunkorra – urriaren 5ean
Tailerrak, standak, hitzaldi bat eta erakusketa bat izanen dira urriaren 5eko egunaren egitarauan Ziburun, publiko guziak erronka klimatikoei sentsibilizatzeko eta igurikatu gabe ekitera akuilatzeko!
Argibideak bildu egun osoan zehar
Garapen iraunkorraren arloko hamabi bat eragile izanen dira egun osoan zehar argibideak emateko eta publikoarekin trukatzeko, mugikortasun garbia, hondakinen murriztea eta balorizazioa, kontsumo iraunkorra eta bioaniztasunaren zaintza arloko gaien inguruan.
Helduendako heziketa
Helduendako bi formakuntza proposatuak izanen dira:
- Bil Ta Garbirekin, konpostatzea ikasi, apartamentu batean ere.
- Lurraldean, arriskuen eta gertakari naturalen kudeaketari buruz ikasi hobeki kudeatzeko eta horiei hobeki egokitzeko (itsasertz lerroaren gibelatzea, higadura, uholdeak, etab.), IEZI Itsasbazterrak antolaturik.
Tailer praktikoak
Gauzaki bat sortzea hondakinak erabiliz, paper birziklatua, hazi bonbak edota mahai jokoak egitea... RESAK Senpereko San Kristobal lizeoak, Les Carioles vertes (orgaxka berdeak) elkarteak eta Bidaxuneko tailerrak publikoa berak egitera gomitatuko du, hala helduak nola haurrak.
Pista joko bat eta ikusgarri bat
Trantsizio ekologikoaren gaia aipatzeko modu jostagarrian, San Kristobal lizeoko ikasleek pista joko handia proposatuko diete familiei.
Eta eguna bukatzeko, publikoa egiazko-alegiazko familia-hitzaldi batera gomitatua izanen da xinaurrien munduari buruz!
14:00etan, La compagnie du Tout Vivant konpainiak (Bizi forma guzien konpainia) eta bi mirmekologok (xinaurriak aztertzen dituzten ikertzaileak) publikoa zenbaketa ekintza dirudien ekitaldira gomitatuko du (denen ustez, hurbildu direnek hor diren xinaurriak sailkatu beharko dituzte). Orduan, egiazko-alegiazko hitzaldi bitxi bat hasiko da xinaurriei buruz, haien munduari, ohiturei, sinbolikoei buruz... Egiazko xinaurri lan bat azkenean!
Xinaurri lana, ikusgarri informatua eta informatzailea da, denei eta denei buruz ari dena!
Akitania Berria Eskualdeko Arte Bulegoarekin antolatua.
Urriaren 5a, oroz gainetik, familian partekatzeko eguna izanen da, ohitura arduratsuei eta iraunkorrei buruz modu jostagarrian eta sortzailean ikasteko xedez!
- Urriaren 5ean – 10:00-17:00
- Guy Poulou erabilera anitzeko gelan
- Urririk – Denentzat
- Jatekoa lekuan berean, tokiko jakiak proposatzen dituen janari-furgonetarekin
Asteko beste egunetan
Urdazuriko bartak erakusketa, urriaren 9 eta 10ean
Bartak Frantziako hego-mendebaldean dauden formazio berezi horiek dira, maiz urperatutako lurren bazterretan osatzen direnak ordoki alubialen eremuan.
10 taulei esker, erakusketak bartei ezaugarri paregabeak ematen dizkieten tokiko faktore klimatikoak, geologikoak eta geografikoak aurkezten ditu.
- Herriko Etxean
- 9:00-12:00 eta 14:00-17:00
IEZI Euskal Itsasbazterrarekin elkarlanean
Zientzia-tailerra Itsasoko hondar naturalen jarraipena Urriaren 9an
Itsasbazterreko ekosistemari funtsezkoak zaizkiolarik ere, publikoak guti ezagutzen ditu itsasoko hondar naturalak. Haatik, horiek dituzte txoriak, karramarroak eta Ziburuko itsasbazterreko beste biztanle ttipiak elikatzen. Orduan, Hiriak eta IEZIk gogoa duten guziak gomitatuko ditu zientzia jarraipen lan parte hartzaile batean sartzera Zokoako hondartzan. Lan honek natur zientzien museo nazionalaren datu basearen elikatzean parte hartuko du.
Urraspidean parte hartzeko, ez da neholako jakintzarik izan behar; IEZI Itsasbazterra erakundeko misio kargudun batek lagunduko ditu parte hartzaileak. Argazki makina edo telefono adimenduna ekartzea nahikoa da!
- Zokoako hondartzan
- 10:00etan
- Izena emanez 05 59 74 16 18 edo abbadia.cpie.accueil@hendaye.com
IEZI Euskal Itsasbazterrarekin elkarlanean
Moldatzeko pasta norberak egiteko tailerra urriaren 9an
5 urtetik goiti, parte hartzaileek moldatzeko pasta egiten ikasiko dute, produktu naturalak erabiliz!
- François Rospide mediatekan
- 16:00etan
Bil Ta Garbirekin elkarlanean