Kirola

Guztiok kirolean!

Jardun fisiko edota kirolekoa erregularki egiteak onurak dakartza gizarte bizitzarako eta osasunerako; ongizate fisiko eta emozionala hobetzen ditu, bai eta bizi kalitatea eta nork bere buruaren hautematea… Onura horiek guztiak hala haur txikiengan nola nerabeengan, helduengan edota adineko pertsonengan gertatzen dira.

Eragin on horietaz oharturik, udal taldeak hainbat ekintzari ekin die 2020. urteaz geroztik, erregularki jarduera fisiko batean aritzea sustatzeko, bereziki gazteeen artean.
Bi hezitzaile aritzen dira herriko eskola orotan eskolaldian, eta oporretan edota asteazkenetan, aisialdi harlekuak eta gazte guneak erregularki proposatzen dituzte lehen ezagutzak eta ikastaroak, tokiko elkarteek emanik.

Haratago joateko, herriak kirol baliabide bat proposatzen du, 2022ko irailaren 19tik goiti, haurrentzat, emazteentzat eta adinekoentzat, erregularki jarduera fisikoan ari daitezen bultzatzeko.

Izariko tarifa

Jarduera guztiak 30 euroko urteko kidetze baten bidez proposatuko dira, jarduera guztietan edo batzuetan parte hartzeko aukera emanen duena.

Kirola haur eta gazteentzat!

Bi baliabide hedatu dira adingabeentzat, bat asteazkenetan, eskola aldietan, bestea oporraldietan, iraupen desberdinetako ezagutze edo haste ikastaroen bidez. Kirolari berriz ekiteko aukera, ongi hazi eta loratzeko!

Molde praktikoak (hitzordu lekuak, ordutegiak, etab.) jardueren arabera egokituko dira eta egitarauan azalduko; hemen ikus dezakezue egitaraua: https://ciboure.portail-familles.app.   

5-8 urtekoentzat: asteazken goizeko kirolanitzekoa:

Irailaren 21 asteazkenean hasiz, asteazken goiz orotako hitzordua emanik da 45 minutuko jardueretarako. Hainbat kirol 3-4 saioren ziklo batez ezagutzea proposatuko da.

Urteari hasiera emateko, udazkeneko oporraldia arte, atletismo jarduerei emanen zaie lehentasuna, honako aldi hauetan:

  • 9:30 – 10:15: ama eskolako ertainen eta handien sailetako haurrentzat;
  • 10:30 – 11:15: lehen mailako lehen eta bigarren urteetako haurrentzat.

Tarifak: kirolanitzetako jardueretarako izena ematea urte osorako da eta ikasturte bakoitzerako 30 eurokoa da haur bakoitzeko.

8-13 urtekoentzat: oporretako kirol txartelak:

Oporraldi bakoitzean (Eguberriko oporretan izan ezik), haste eta ezagutze saioak proposatuko zaizkie 8-10 urtekoei eta 11-13 urtekoei, ikastaldi edo egonaldi moldean. Hainbat jarduera mota izanen da eta gure gazteei kirolean aritzeko eta herriko kirol elkarte eta klubak ezagutzeko aukera eskainiko diete.

Tarifak: baliatzen duten familiei jardunaren kostuaren % 50eko parte hartzea eskatuko zaie kanpoko zerbitzua denean (bestela urririk izanen da).Heldu diren udazkeneko oporretan egitekoak dira surfean hasteko saioak eta kostaldeko sokorrian hastekoak.

Kirola emazteentzat!

Gizonak baino kiroletik urrunago izan ohi dira emazteak erregularki jarduera fisikoa egiteari dagokionean; haste saioetan parte hartzen ahalko dute, astean oren eta erdiko tarteetan.

Hitzordua astelehen goizetan, 9:30etik 11:00etara, erabilera anitzetarako lekuan, Barten bidean, Ziburun.
Leku zehatza izena emanen duzunean adieraziko zaizu eta eguneko jardueraren arabera alda liteke.

Kirola 60 urtetik gorakoentzat!


Azkenik, adinekoei jarduera fisiko berriak ezagutzera akuilatzeko, oren eta erdiko tarteak proposatuko zaizkie 60 urtetik gorakoei.

Hitzordua ostegun goizetan, 9:30etik 11:00etara, erabilera anitzetarako lekuan, Barten bidean, Ziburun.
Leku zehatza izena emanen duzunean adieraziko zaizu eta eguneko jardueraren arabera alda liteke.

Izen emateak Herriaren Hezkuntza, Haurtzaroa, Gazteria eta Kirolak Zerbitzuan:
05 59 47 64 98
Camille Jullian plaza- Ziburu.

Trinkete Ttikia

Ziburuko trinketea bakana da, munduko trinkete ttikiena baita! Berezitasun horregatik, bat baten kontra ari liteke, trinkete klasikoetan ezin delarik hala aritu; hartara, bereziki atsegin eta egokia da euskal pilotan hasteko.

Trinketea herriaren erdi-erdian da, herriko etxetik bi urratsetara; Ziburuko Herriko Etxeak kudeatzen du eta pilotan prezio onetan aritzeko aukera eskaintzeko aukera ematen du.


TRINKETE TTIKIA:
Bourousse karrika 1 – Ziburu
06 09 08 33 78
edo 05 59 24 65 58

trinquet.ttiki@mairiedeciboure.com

Kantxaren erreserba

Kantxa egunero erreserba daiteke, 8:00etatik 20:30era (partidaren amaitze tenorea: 21:30).

Tarifak: 10 € kantxaren erabilera ordu bakoitzeko (dutxa barne).

Ordainketa eta erreserba:
Edo Hezkuntza-Haurtzaroa-Gazteria-Kirolak Zerbitzuen administrazio gunean:
Camille Jullian plaza – Ziburu
06 09 08 33 78 ou 05 59 24 65 58
Edo linean: Kantxa linean erreserba