Denak kirol egitera!

Sailak/Tags
    raz
    Kirol ariketa erregularrak onurak ekartzen dizkie bizi soziala eta osasunari, ongizate fisikoa eta emozionala, bizi kalitatea eta norkbere buruaren irudipenaz... hainbat onura haur gazteengan, nerabeengan, helduengan eta adineko pertsonengan.
    Onura hauez jabeturik, gorputz ariketa erregularki praktitatzera sustatzeko ekintza desberdinak, besteak beste gazteengan, abian ezarri ditu herriko taldeak 2020tik aitzina.

    Bi hezitzailek eskuhartzen dute hiriko eskola guzietan eskokaldi denboran eta opor garaietan edo asteazkenetan, aisialdi harrerak eta gazte guneak lehen irakaskuntzak eta lehen hurbiltzeak anolatzen dituzte erregularki, tokiko elkarteak etorraraziz.

    Urrunago joateko, haurrei, emazteei eta seniorei zuzendu kirol dispositibo bat proposatzen die hiriak, 2022ko irailaren 19tik aitzina, erregularki gorputz ariketa bat pratikatzera bultzatzeko. 

    KIROLA HAUR ETA GAZTEENTZAT!

    Bi dispositibo hedatuak izanen dira adin tipikoei begira, bata asteazkenetan eskolaldi garaian, bestea oporretan, orotariko iraupeneko lehen irakaskuntza edo ezagutza ikastaldi batzuen bitartez. Ongi handitzeko eta loratzeko kirolean berriz hasteko parada hau!

    Modalitate erabilgarriak (Hitzordu lekuak, ordutegiak, etab.) aktibitateen arabera egokituak eta https://ciboure.portail-familles.app ikus daitekeen programazioan zehaztuak  izanen dira.

    5-8 urtekoentzat: asteazken goizeko orotariko kirolak:

    Irailaren 21a, asteazkenetik goiti, hitzordua finkatua da asteazken goiz guziez, 45 minutuko gorputz ariketa pratikatzeko. 3 eta 4 saio arteko ziklo batzuen bitartez proposatua izanen da kirol desberdinak ezagutzea.
    Urtea hasteko eta udazkeneko oporrak arte, atletismoko aktibitateei lehentasuna emanen zaie, ondoko tarteen arabera:

    • 9:30 – 10:15: ama eskolako bigarren eta hirugarren urteetan eskolatu haurrentzat;
    • 10:30 – 11:15: CP eta CE1 klaseetan eskolatu haurrentzat.Prezioak: mota orotariko kiroletan parte hartzeko haur bakoitzak izena urtean behin ematen du eta 30€ kostatzen du, ikasturteka.  

    Prezioak: mota orotariko kiroletan parte hartzeko haur bakoitzak izena urtean behin ematen du eta 30€ kostatzen du, ikasturteka. 

    8-13 urtekoentzat: kirol opor txartelak:

    Opor garai orotan (Eguberriko oporretan ezezik), lehen irakaskuntza edo ezagutza saioak proposatuak izanen zaizkie 8-10 urtekoei eta 11-13 urtekoei, ikastaldi edo egonaldi batzuen bitartez. Orotariko aktibitateak izanen dira eta hauei esker, beste behin ere, gure gazteengan gorputz ariketa sustatzeko eta tokiko kirol elkarte eta taldeak ezagutarazteko parada ukanen dugu. 
    Heldu diren udazkeneko oporretan, surf eta itsas sokorrirako lehen irakaskuntza.

    Prezioak: aktibitatearen kostuaren %50aren heineko diru partehartze bat eskatua izanen zaie  familiei, kanpoko eskuhartze bat izanen delarik (bestenaz, urririk izanen da).

    KIROLA 60 URTE GORAGOKOENTZAT!

    Bukatzeko, seniorei gorputz ariketa berriak ezagutzeko aukerak eskaintzeko, oren bat eta erdiko tarteak proposatuak izanen zaizkie ere 60 urte goragokoei.

    HO ostegun goizez, 9:30etatik 11:00etara, Ziburuko Barthes Bidean kokatu erabilpen ainitzeko gunean.
    Lekua, izena ematean zehaztua izanen zaizue eta alda daiteke eguneko aktibitatearen arabera.

    Izena, hiriko Hezkuntza, Haurtzaroa, Gazteria eta Kirolak zerbitzuarengana joz eman:
    05 59 47 64 98
    Camille Jullian Plaza – Ziburu.