Kaskarot itsas ainara segi ezazue Ziburuko karriketan gaindi ibilaldi jostagarri baterako. Joko eta asmakari batzuen bidez, gure itsasbazterreko sekretuak eta gure paisaia moldatzen duten arrisku naturalak salatuko dizkizue.
Zuek ere, prebentzioaren eragile bilaka zaitezte!
Eta ibilaldiaren ondotik, publikoa familia-joko batean parte hartzera gomitatua izanen da: itsasbazterra arriskuan, Euskal Itsasbazterraren IEZIk animaturik.
Euskal Itsasbazterreko IEZIko Alistair Brockbank jaunak Surfrider itsasbazterreko arriskuei buruz Fondation fundazioak asmatutako mahai joko erraldoia animatuko du arratsalde apalean. Jokalari bakoitzak biztanle, erabiltzaile, zientzialari, kazetari edo itsasbazterreko hiri baten auzapezaren jantziak beztituko ditu. Helburua elkarrekin lurraldearen etorkizuna kudeatzen ikastea da, arrisku naturalen eta klima aldaketaren aitzinean.
- 18:00
- François Rospide mediateka
- Helduak & familiak 10 urtetik goiti
- Iraupena: 1h30 inguru
- Urririk
- Frantsesez