2026ko Ondarearen Europako jardunaldiak

Sailak/Tags
    raz

    Ondarearen Europako Jardunaldiak kari, irailaren 19 eta 20an, Ziburuko Herriko Etxeak lurraldeari behako berri bat eskaintzera gomitatzen zaitu. "Argazkilaritzaren ondarea" eta "Galzorian den ondarea: berritu, iharduki, berriz asmatu" gai nazionalen harira, erakusketa, topaketa, bisita gidatu eta ohiz kanpoko irekitzeek ondarearen alde anitzak ezagutzeko aukera eskainiko dute.  
    Artisten behakoak, itsas oroimena, arkitektura, antzea eta usaian hetsiak diren lekuak Ziburuko historia ikertzeko eta historia hori biziarazten eta transmititzen dutenak ezagutzeko hainbat ate izanen dira.

    Egitarau osoa irakurri hemen  

    AOIZan

    Sarrera libre, izena eman gabe

    Irailaren 17a, osteguna - 18:30

    Hitzaldia Zokoko gazteluan  

    Irailaren 19a, larunbata, eta irailaren 20a, igandea - 10:00-18:00

    AOIZaren irekitzea, “Portuko emazteak” eta “Lagun paretak, pilota plazak Ipar Euskal Herrian” erakusketen bisita laburrak,  Jean-Jacques Ader argazkilariarekin topaketa (“Lagun paretak” erakusketa)

    Irailaren 19a, larunbata - 15:00

    Irrati platoa (soinu hatzak) Des Vents & Marées konpainiarekin

    ITSASOKO ONDAREGUNEAK

    Irailaren 19a, larunbata

    Bisitak izena emanez 
    Ur gorako itsasargia eta horren leiarra: 9:30 – 10:30 – 11:30
    Zokoko itsasargia (ordutegiaren zain)

    Bisita libreak
    Ur gorako itsasargia (leiarra bisitatu gabe): 14:00-17:00
    Mareografoa: 10:00-12:00 / 14:00-17:00
    Ontziola zaharra, egurra moldatzeko eta lurruntzeko erakustaldiarekin (Egurrezkoa elkartea)
    Bisita libreak: 9:00-12:30 – 14:00-16:30 // Erakustaldia: 9:00 – 10:30 – 15:00 – 16:30

    Irailaren 19a, larunbata, eta irailaren 20a, igandea

    Bisitak izena emanez
    Semaforoa: 10:00-12:00 / 14:00-17:00 (bisitak 30 minutu guziz)

    BESTE GUNEAK

    Irailaren 19a, larunbata

    Bisitak izena emanez
    Blokeen etxea – Egiategia 11:00etan eta 14:00etan (bisita gidatuak izena emanez)
    5 € – Urririk 16 urtez pekoentzat (dastatzea barne)

    Bisita libreak

    Bordagain: 14:30-16:30

    Irailaren 19a, larunbata, eta irailaren 20a, igandea

    Zokoko gazteluaren bisita gidatuak (ordutegiaren zain)

    IZENA EMATEKO
    AOIZan edo Ziburuko eta Donibane Lohizuneko turismo bulegoetan
    Irekitze eguna: 2026ko irailaren 3a, osteguna