Antolaketa horiek eta obren moduak aurkezteko xedez, jaun auzapezak biztanle guziak gomitatzen ditu informazio bilkura batera, apirilaren 16an, asteazkena, Bordagaineko Dorrean, 18:30ean.
Jean Jaurès Etorbideko antolaketari buruzko bilkura publikoa

©KOMCEBO
Iturri Alde egoitza eraikitzeko obrak bukatzear dira. Hiriko sarrera edertzeko xedez, Herriko Etxeak Jean Jaurès etorbidea, François Mitterrand etorbideko gainaldea eta Bourousse eta Boga-Boga karrikak berrantolatuko ditu. Lan horiek zenbait erronka daramatzate: oinezkoendako bide bat sortzea denei helgarri, mugikortasun urrikoei barne, beribilen abiadura moteltzea eta aparkatzea ahalbidetzea.