Joan den udan, Ziburuko hiriak hondartzen kudeaketa berri bat esperimentatu zuen, erabiltzaileen ongizatea eta itsasbazterreko bizidunen errespetuaren arteko oreka aurkitzeko.
Sasoiz kanpo, hondartzak natural utziak dira, ez da deus biltzen. Udan aldiz, sasoilariek gizakien jarduerek sortutako hondakinak biltzen dituzte eskuz egunero; horrez gain, algak bilduak dira astean behin, eskuz, aterabide hibridoa hondartzari ibilera arrunta eta naturala uzteko asmoz, itsasoko ekosistemaren oreka onerako ezinbestekoa delarik.
Esperimentazio honen ebaluaketa zientifikoa segurtatzeko, hiriak euskal itsasbazterreko IZEI zentroari dei egin dio. Honek bide parte hartzailea proposatzen du misio honen betetzeko, sei tailer hiritar antolatuz apiriletik urrira, denei irekiak.
Urraspide honetan parte hartzeko, ez da neholako jakintza berezirik ukan behar; Euskal itsasbazterreko IEZI zentroko misio kargudun batek lagunduko zaituzte. Argazki makina edo telefono adimenduna ekartzea aski duzue!
Egunak: (10:00-12:00, Zokoako hondartza nagusian)
- Apirilaren 23a
- Maiatzaren 22a: guraso-haur tailer berezia, 10 egun pantailarik gabe ekitaldia kari. 10:00-11:30
- Maiatzaren 23a
- Ekainaren 25a
- Uztailaren 23a
- Irailaren 19a
- Urriaren 9a
Urririk - izena eman behar: 05 59 74 16 18 - abbadia.cpie.accueil@hendaye.com