Itsasoaren besta

Sailak/Tags
    raz

    2023ko edizio honek erakusketa bat, kontzertuak eta animazioak proposatzen ditu Luis XIV.aren plazan, kirol une bat Teink trofeoaren heltzearekin, itsasoan galdutako marinelak omentzeko zeremonia ofizialak, eta bazkari baten inguruko giro goxoa.  

    Erakusketak asteburu osoan

    Artisten plazan - margolari, zizelkari, argazkilari erakusketa – Untxin ibaiaren luzeran - Ziburu 
    Larunbata eta igandea – 10:00 - 19:00

    Agorrilaren 5A, larunbata:

    – 16:00 : Teink trofeoaren heltzea portuan.

    – 21:30 : Rémy eta bere musikarien kontzertua– Tribute to Christophe Maé- Luis XIV.aren plazan, Donibane Lohizune

    Agorrilaren 6a, igandea:

    Itsasoaren bestaren zeremonia ofiziala – 10:00etatik goiti, Donibane Lohizunen:

    • 10:00 : Bandera altxatzea Donibane Lohizuneko Herriko Etxearen balkoi pean - Marinelak Danborrada eta Adour Océan marinelen abesbatza.
    • 10:30 : Itsasoaren bestaren meza Donibane Lohizuneko elizan  – Mikel Epalza marinelen omonierrarekin emanik.
    • 11:45 : jende lerroko desfilea Donibane Lohizuneko portura – Marinelak Danborrada eta Adour Océan marinelen abesbatza.
      Zeremonia itsasoan eta lore azao bat eskaintzea Donibane Lohizune-Ziburuko badian, Jean-François IRIGOYEN et Eneko ALDANA-DOUAT bi hirietako auzapezen eskutik, itsasoan galdutako marinelen oroimenez.
    • 11:30 - 13:00 : Flamenko kontzertua Alma Flamenca Latina taldearekin Luis XIV.aren plazan – Donibane Lohizune 
    • 13:00 : Zintzur bustitzea eta bazkaria karpa pean, Donibane Lohizuneko portuan, Marinel Ohien Elkarteak antolaturik 
      Alaiak taldeak alaitutako bazkaria 
      Izena eman behar da Donibane Lohizuneko eta Ziburuko turismo bulegoetan 
      Menua:
      Zerriki platera
      Legatza koxkera eran
      Ardi gasna
      Euskal pastela
      Arnoa kafea ondokoa

    Prezioa 28 €koa da eta txartelak salgai daude turismo bulegoan.
    Txartelak lekuan berean erosteko aukera ere izanen da, geldituko diren tokien arabera.

    • 14:00-18:00 : Zurezko itsasontzi tradizionalen aurkezpena eta ibilaldia badian, Egurrezkoa elkartearekin - Infantearen kaia, mugalariaren pontoia - Donibane Lohizune
    • 21:00 : Konfeti borroka - Luis XIV.aren plazan – Donibane Lohizune
    • 21:30 : Dantzaldia Heptagone taldearekin kioskoan, konfeti borroka - Luis XIV.aren plazan – Donibane Lohizune
    • 23:00 : Su-zezena – Luis XIV.aren plazan – Donibane Lohizune