Arazo hauen aitzinean eta joan den apirilaren 2 eta 3an iragandako Hiri barna-Bordagain auzotegiko batzordearen biltzarrean aurkeztua izan den bezala, anarteko neurri aldakorrak probatuak izanen dira udan honetan beribilen abiadura moteltzeko eta espaloiak oinezkoei uzteko.
Itsasoko etorbidearen luzeran eta Bordagaineko hiribidearen gainaldean, tartekatutako aparkatzeko lekuak adieraziak izanen dira lurrean, atakak eta bide konkorrak ezarriak izanen dira.
Norabide bakarreko bi bide probatuak izanen dira, itzuli bat sortzeko gisan:
- Bordagaineko hiribidearen beherera jaisten den norabide bakarreko bide bat , Berastegia etorbidearekiko bidegurutzea eta Gurutze Zuria biribilgunearen artean;
- Askatasunaren karrikara igotzen den norabide bakarreko beste bide bat, biribilgune beretik eta Berastegia etorbidearen artean.
Aterabide honi esker, aparkatzeko leku gehiago sortzen ahalko dira bideetan, espaloiak libre utziz.
Probatutako antolaketa horiek ahal bezain ongi aztertzeko, zenbaketa guneak plantan ezarriak izanen dira Bordagaineko etorbidearen beherean. Ebaluaketa egina izanen da probatze honen ondotik.