ZIBURUK 2025-2026ko KULTURA DENBORALDIA ESTREINATZEN DU
Urte hau berezia izanen da Ziburuko hiria EKO - Zirkuko Pirinioak proiektuan sartu baita, mugaz gaindiko arte-lankidetza programa ausarta. Proiektu honek sorkuntza garaikidea sustatzeko, artistak epe luzean aterpetzeko eta publikoari ezagutza, zirrara eta lilura uneak eskaintzeko nahia indartzen du.
Denboraldi honen bihotzean: zirku garaikidea, hizkuntza unibertsal gisa, lokarriak, irudimena, sorkuntza eta partekaturiko zirrarak hedatzeko helburua duelarik. Herriko Etxeak daramatzan baloreak irudikatzen ditu: partekatzea, gorputzaren lan poetikoa, hurbiltasuna eta eskuzabaltasuna.
Denboraldi engaiatua eta denei irekia
Herriko Etxeak ziburutar gazteen aldeko ekintzak aitzina eramaten ditu, gaur egun ikastetxeetan ongi erroztatua den arte-, kultura-, zientzia- eta kirol-hezkuntza programari esker.
Tokiko eta mugaz gaindiko lankidetza kultura-ekintzaren zutabeetariko bat da, artistekin, elkarteekin eta erakunde-partaideekin lotura hertsian.
Airetiko denboraldi ausart eta bizia, ahal bezainbat lagunekin bizitzekoa!
Estreinaldia – 2025eko irailaren 13a, larunbata
Urririk – Aire zabalean – denentzat
Denboraldia
estreinatzeko, Ziburuko Herriko Etxeak bestaz eta olerkiz josiriko gaualdi
handi batera gomitatzen zaituzte, zirku garaikidea eta dantzaldi herrikoiaren
artean.
Zokoko Gotorlekuko hondartzatik pilota plazara segitzeko erakustaldia, gaurko
zirku munduko bi konpainia nagusik eramanik:
SURCOUF
Sacékripa konpainia (Tolosa Okzitania)

Bi gizon, txalupa bat eta ikertzeko barneko mundu bat. Umorez eta sotiltasunez, traketsa omen den bikotea oreka, ezegonkortasuna eta bestearen beharrarekin jolasten da. Zeharkaldi sentikorra, irrigarria eta gazia, akrobaziak, olerkia eta itsas lanbroaren artean.
- 19:30
- Zokoko Gotorlekuko hondartza
- Hitzik gabe
GAUALDIA NAGUSIA JIN ARTEAN
Le Doux Supplice konpainia (Nîmes)

Zortzi akrobata-dantzarik eta maleziatsuki eroa den DJ batek dantzaldi akrobatikoa irekitzen dute, non dantzalekua zabaltzen den, gorputzak nahasten diren eta publikoa partaide bilakatzen den. Besta eta partekatze unea, hor izatea baizik ez duena eskatzen, elkarrekin. EKO - Zirkuko Pirinioak proiektuaren harira antolaturiko ikusgarria, Europar Batasunak hein batean diruztaturik Interreg VI-A Espainia-Frantzia-Andorra programaren harira.
- 21:00
- Ziburuko pilota plaza
- Hitzik Gabe

Argibide baliagarriak
2025eko irailaren 13a, larunbata
Abiapuntua: Zokoko Gotorlekuko hondartza > Helmuga: Ziburuko pilota plaza
19:30 eta 21:00
Sartzea urririk – Denentzat
Txarteldegia: https://billetterie-ciboure.mapado.com/