Ikerketa publikoa Encan auzotegian

©KOMCEBO

Sailak/Tags

    Hedadura handiko ekintza, 6,60 hektareako Encan auzotegiko garapena funtsezkoa eta estrategia handikoa da hiriarentzat. Onura publikoko antolaketan datza, elkargo-interesekotzat ezagutua, Ipar Euskal Herriko beste hirigintza arloko zaharberritze ekintzak bezala (adibidez Baionan eramandako aldagune multimodala ibaiaren eskuin bazterrean, edo Bokalen Biremont guneko antolaketa).

    Horrek erran nahi du Euskal Hirigune Elkargoak duela antolaketa hori eramaten, hiriaren ondoan.

    Encan auzotegiaren antolaketa, zertan datza?

    Auzotegi berri bat sortzean datza, behar diren azpiegitura guziekin:


    • Bizitegi helgarriak;
    • Bideak eta mugikortasunerako azpiegiturak;
    • Eremu publikoak;
    • Zerbitzuak eta saltegiak.

    Ekintza hori nola gauzatu?

    Horretarako, onura publikoko deklarazio bat abian ezarri dugu, ekintzaren egingarritasuna segurtatzeko.

    Tresna honen bidez, etorkizuneko ekintza hori plantan gauzatzeko xedea berretsia da.
    Alabaina, legearen bidez, aipatutako gunean egiazko antolaketa proiektu bat lantzeko aukera ematen du. Tresna hori gabe, elkargoak ezin du hirigintza antolaketa ikerketarik abiatu.

    Gainera, bertan bizi diren jabeei edo haien alokatzaileei bizitegi berri bat aurkitzen laguntzen ditu, eta bizitegiak erosteko zerga eta diru mailako erraztasunak ukaiteko eskubidea irekitzen.

    Azkenik, proiektuak eskatzen duen lurraren menperatzea segurtatzen dio elkargoari, jabeak kanporatzeko eskubidea ematen baitio, beharrezkoa eta saihetsezina baldin bada. Adibidez, Baionan, aldagune multimodalaren antolaketarako, jabeen kanporatzea ez da behin ere erabilia izan.

    Ikerketa publikoa irekia

    2023ko urtarrilaren 30etik, 9:00etan, 2023ko otsailaren 17ra, 17:00etan, txostena eta ikerketa erregistroa utziak izanen dira Ziburuko Herriko Etxean. Ikerketa denbora osoan, Herriko Etxea irekia den orduetan, publikoak txostena kontsultatzen ahalko du.


    Publikoak bere oharrak jakinaraziko ditu 2023ko urtarrilaren 30etik, 9:00etan, 2023ko otsailaren 17ra, 17:00etan, bide elektronikoz, ikertzaile-ikuskariari idatziz ondoko helbidera:

    pref-amenagement@pyrenees-atlantiques.gouv.fr.

    Antea Group France erakundeko ur lanbideen zuzendari erretiratua den Charly Paulin jauna ikertzaile-ikuskari izendatu du Paueko auzitegi administratiboko lehendakariak.


    Ikertzaile-ikuskariak permanentziak segurtatuko ditu Ziburuko Herriko Etxean, publikoaren oharrak biltzeko  


    • 2023ko urtarrilaren 30a, astelehena, 9:00-12:00
    • 2023ko otsailaren 8a, asteazkena, 14:00-17:00
    • 2023ko otsailaren 17a, ostirala, 14:00-17:00

    Hilabete bateko epean, ikerketa bukatu eta, bere txostena itzuliko du zeinen kopia emanen dion Ziburuko auzapezari, publikoaren esku uzteko gisan. Dokumentu horiek kontsultagarri izanen dira prefeturaren webgunean (www.pyrenees-atlantiques.gouv.fr) urte oso batez.

    Interesatua den orok ikertzaile-ikuskariaren ondorioak eskatzen ahalko ditu:  Préfecture des Pyrénées-Atlantiques – SGAD – Bureau aménagement de l’espace - 64021 PAU cedex.

    Argibide gehiagorako, Pirinio Atlantikoetako webgunea bisitatu: site de la Préfecture des Pyrénées-Atlantiques