IEZI Euskal Itsasbazterra

Sailak/Tags
    • Webgunea
    • Telefonoa

    • E-mezua

    • Helbidea

      Abbadia eremua - Asporots ttipi, Euskal itsas gainaldeko Etxea
      CD 912
      64700 Hendaia

    Hendaiako Abbadia eremuan kokatua, itsasbazterreko kontserbatorioaren jabegoan, IEZI Itsasbazterrak bere esku hartzeko eremua Ipar eta Hegoaldeko itsasbazter osora zabaldu du urteetan zehar, batez ere Ziburuko hirian. 


    Garapen iraunkorra, zientziak, kultura eta ondarearen arloetan ekintzak garatuz, elkarteak ondoko helburuak ditu:


    • Zentzu zabaleneko ondarea zaintzea, ikertzea eta balorizatzea (ondare kulturala, eraikinak, ingurumena...),
    • Bitartekaritza zientifikoa, formakuntza, adituen ikerketak eta mota guzietako publikoen informazioa arloetan erakunde ezagutua bilakatzea, besteak beste mugaz gaindiko baliabide zentro bat garatuz. 
    • Komunikazio eta bitartekaritza eragile bat izatea artista egonaldien inguruan, Abaddia eta IEZI Itsasbazterraren eremuan.
    Denei irekia, elkartasuna, kultura- eta hizkuntza-desberdintasunen errespetua, autonomia, erantzuletasun herritarra bezalako baloreak sostengatzen ditu, ingurumenaren zaintzean, gizarte arloko ongizatean eta gure lurraldeko garapen iraunkorrean azkarki parte hartuz.