Lehen entsegu eztabaidaezina
Hasteko, hiriko taldeak entsegu bat egin zuen urriaren 10a eta 11ren arteko gauean; hiriko zinegotziak eta teknikariak hirian gaindi ibili ziren ziburutarren mugikortasuna behatzeko, baita gune arriskutsuak begiztatzeko ere.
Ibilgailuen zirkulazioa arriskurik gabe egiten dela ohartu gara eta, are gehiago, beribilak motelago doazela, hau berri ona, dio auzapezak. Oinezkoen zirkulazioari dagokionez, arriskurik gabe izaten segitzen du, baina iluntasunak segurtasun eskasiaren sentipena sor dezake. Hara zergatik 3 hilabeteko entsegu aldi bat abiatzen dugun, itzaltzea zatika eginez.
Hiru hilabeteko entsegu aldia
Hiriko argien itzaltzea esperimentatuko dugu hiru hilabeteko epean, azaroaren 15etik goiti, horrela:- Igandetik ostegunera (azken hau barne): 00:00tik 5:30era;
- Ostiral eta larunbatetan: 3:00etatik 5:30era.
Segurtasun sentipena azkartzeko, hiribide nagusiak (RD810, RD704 eta RD912) argiturik egonen dira 3:00ak arte; itzaliko dira soilik 3:00ak eta 5:30ak artean. Gainera, Eguberri, Bixintxo edo Urtatsaren denboran, karrikak argiturik egonen dira.
Horretarako, 10 000€ inbestitu ditugu urruneko programagailu-postuak hornitzeko. Epe honen ondotik, emaitzak aztertuko ditugu, besteak beste auzotegietako batzordeen aldean, biztanleen iritziak biltzeko eta, beharrez, egokitzapenak egiteko.
Garrantzitsua:Urraspide honetan jadanik engaiatuak diren hirietan, argien itzaltzearen ondorioz, polizia eta sokorri zerbitzuen oharrak ahobatezkoak dira:
- ez da istripu gehiago karriketan;
- gaizkintza eta gaueko argien itzaltzearen artean loturarik ez da.
70eko hamarkadan sortua izan zen argindarraren sarea ez zen karrikaz karrika pentsatua izan, baina bizitegi eremu batentzat jarritako pizte-postuen arabera. Ondorioz, ezin da karrika bakar bat piztu edo itzali. Adibidez, François Miterrand etorbidea argiturik mantentzen baldin badugu, Abeberry etorbidea eta inguruko karrika eta karrika itsu batzuk ere argiturik egonen dira, postu berari lotuak direnez. Ildo beretik, ezin da bizpahiru karrika-argietatik bakar bat itzali.
Neurriak sortu beharko lituzkeen abantailak
Lehen abantaila zuzena: %20-30 argindar gutiago kontsumitzea igurikatzen dugu, hiriko argiei dagokienez.
Neurri honek gutienez argindarraren fakturaren emendatzea ordainduko, berdin ttipituko duela dugu xede.
Bigarren abantaila zuzena: bioaniztasunaren babes handiagoa, zeini gaueko ingurumena funtsezkoa zaion.
Ornodunen %30a eta ornogabeen %65a gauaz bizi dira. Haatik, igorritako argia %94z emendatu da azken hogei urteetan, gaua pixkanaka desagerraraziz argi lainoxka zabalen faboretan. Iluntasun eskas hori marmutxen hilkortasun faktore nagusia omen da, pestiziden ondotik.Argiak partzialki itzaliz, astean 30 ordu gau irabazten dira bioaniztasunaren faboretan, argi lainoxka iraunkorren ordez.
Azkenik, nekez suma daitezkeen beste abantaila batzuk igurikatzen ditugu, urraspide honetan jadanik engaiatuak diren hirietan bezala: gauaz, ibilgailuak motelago doazela, biztanleek hobeki lo egiten dutela...eta, soilik, gaueko zerua ikusteko aukera berreskuratzen dugula!
Ohar gisa, hiriko higigarri elektronikoak 22:00etatik 06:00etara itzalirik egoteko programatuak dira. Eta Eguberriko, LED argiak (kontsumo oso ttipikoak) 00:00tik 06:00etara itzalirik egonen dira, salbu Eguberriko gauean eta abenduaren 31n. Azkenik, ondare-guneen aitzinaldeak jadanik itzaliak dira gauaz.
Energia-urritasunerako beste neurriak
Eraikin publikoetan: tenperaturaren kudeaketa hobetzea
Termostato bat daukaten eraikin publiko guzietan, tenperatura 19°C-tan finkatuko dugu. Termostatorik gabeko galdarei termostato bat ezarriko diegu neguan.Hiriko eraikinen gas galdaren mantentze-kontratu berritzearen esparruan, hiriak kudeaketa tekniko zentralizatua (GTC) hornitzea eta instalatzea gehitu du, berogailuak pizteko eta itzaltzeko ordutegia eta tenperatura programatzeko bidea eskaintzen duen sistema.
Azkenik, argindar garraio sareak apailatutako kontsumoa segitzeko sisteman sartzen da hiria (Ecowatt) eta agertuko diren abisuen arabera egokituko du bere kontsumoa, baita abisu horiek zabalduko ere.