Hiri barneko aparkatzea:
harpidetza txartelak herriko etxean

Sailak/Tags
    raz

    Ikerketa bat eramana izan da hiriaren mailan aparkatzeari eta zirkulazioari lotutako arazoei erantzuteko xedez, batez ere hiri barnean. Aparkatzea pendularra da, lekuak bete-beteak dira 8:00etatik 18:00etara, baina leku libre anitz dira arratsetan. Horrek zailtasunak sortzen ditu bertako erabiltzaileentzat, bai merkatariak, bezeroek ezin dutelarik haien saltegietara joan, bai hiri barneko biztanleak. 

    Ondoko hiri barneko ordainpeko eskaintzak azaltzen du egoera hori, hein batean, Ziburutik erraz helgarria delarik. Usaiagatik, Donibane Lohizunera (saltegiak, geltokia, zerbitzuak, enpresak) doan jendeak ibilgailua Ziburun aparkatzen du.

    Arazo horien aitzinean, uztailaren 1etik goiti, hiri barnean ordainpeko aparkaleku eremua zabaldua izanen da; gainera, epe motzeko 7 zedarri bikoitz ezarriko dira epe mugatuzko urririkako 14 leku sortzeko.

    Ravel kaiko eta Ziburutarren hondartzako aparkalekuez gain, ordainpekoak izanen dira: 

    • Iturriaren karrika (Rue de la Fontaine);
    • Auverniako Dorrearen plaza (Place de la Tour d’Auvergne);
    • Jean Jaurès etorbidea (2tik 12ra);
    • Pilota plaza;
    • Camille Jullian plaza.

    Harpidetza (10 € hilabetean edo 90 € urtean) proposatua zaie karrika horietako merkatariei eta biztanleei, baita Pocalette karrikako biztanleei ere. Harpidetza txartel bat eskatzen ahal da etxe edo saltegi bakoitz. Herriko etxean eskatu behar da, hiritzaintza zerbitzuan, ekainaren 15etik goiti (8:15-12:00 eta 13:15-17:00 astelehenetik ostiralera).