Orrialde honetako dokumentuak ez dira bateragarriak pantaila irakurgailu batekin edo laguntza teknologikoko tresnekin. Beraz, helgarritasun arazo bat ukanez gero, komunikazio zerbitzuarekin jar zaitez harremanetan: 05 59 47 26 06 edo e-postaz: m.surzur@mairiedeciboure.com.
Herriko kontseiluak eta administrazio agirien bilduma
Ziburuko hirian 6 200 biztanle badira; hori dela eta 29 herri kontseilari badira, eta horietarik 2 Elkargoko kontseilari ere dira. Herriko Kontseilua organo deliberatzailea da eta herriko gaien ardura badu; erabakiak hartzen ditu eta horiek deliberamendu bilakatzen dira.
Herriko kontseiluak publikoak dira; nornahi joan daiteke, parte hartu gabe. Linean ere ikus ditzakezu: kontseilu guziak filmatuak dira eta txosten bat idazten da bilkura bakoitzaren ondotik.
2014ko apirilaren 5az geroztik iragan herriko kontseiluetako txosten eta bideo guziak hemen ikus ditzakezu.
2023ko herriko kontseiluak
2023ko martxoaren 16ko bilkura:
Gogoan atxikitzeko:
Kontuak sanoak direla adierazten duen administrazio kontuen txostena oinarri, zinegotziek inklusioa eta urritasunaren bidez bizi ingurumena hobetzeko inbestimenduak barne hartzen dituen aurrekontua onartu dute.
140 000 €ko dirutza esleitua izan zaie elkarteei, eta terraza, bide eta aparkatze eskubideak aldatuak izan dira inflazioari jarraitzeko eta bizkortasun mailakatua mantentzeko xedez.
Azkenik, kontseiluak hirigintza batzordean apailatutako proposamenak onartu ditu gaizki izendatutako bideei izen berriak emateko, Euskal Hirigune Elkargoko zerbitzuekin eramandako helbideratze lanaren esparruan.
2023ko otsailaren 16ko bilkura:
Bi puntu nagusi gai zerrendan:- Iragandako urtearen bilana egiten duen 2022ko kontu administratiboa onartzea;
- Kontu norabideen eztabaida, 2023ko aurrekontua apailatzeko.
Gogoan atxikitzeko:
2022ko kontu administratiboek gauzatutakoaren tasa handia erakusten dute (aurreikusitako %92a erabilia izan da) eta diruzaintza oso sendoa da. Horri esker, bildutako soberakina 2023an inbestituko dugu hiriko proiektuak diruztatzeko, guziz bertutezkoak eta inklusiboak.
2022ko herriko kontseiluak
2022ko irailaren 22ko bilkura:
Herriko kontseiluaren laburpena irakurri:
Sartzeko herriko kontseilua irailaren 22an iragan da Herriko Etxean, eta Kontuen Eskualdeko Ganberaren txostena zen aipagai nagusia, eztabaida aitzin herriko kontseiluan aurkeztua. Herriaren finantzak egoera onean direla erakutsi du. Hala ere, auzapezak Herriko Kontseiluari oroitarazi nahi izan dio erne egon behar zuela hiru punturi begira:
- leku aldaketa eskubideak, menturazkoa den irabazia;
- soldata masaren atxikitzeko beharra;
- bizitegi sozialen eraikitzeko politika boluntarista sostengatzeko beharra.
2022ko ekainaren 30eko bilkura:
Herriko kontseiluaren laburpena irakurri:
Kontseilu horretan aurkeztu dira Herriko Etxeak plantan ezarri sostengu dispositiboak ziburutar familiak laguntzeko biziaren kostuaren emendatzearen aitzinean:
- Kantina: prezio sozial baten finkatzea eta prezioen mantentzea
- Kirola egitera bultzatzea “Denak kirolera” baliabidearen bidez
- Esku ukaldi bat gazteentzat!
2022ko maiatzaren 19ko bilkura
Herriko kontseiluaren laburpena irakurri:
- San Mixel eskolaren eta Kaskarotenea ikastolaren funtzionamendu gastuetan parte hartzea: hautetsiek aho batez onartu dute 727 €-ko dirulaguntza haur bakoitz herriko bi eskola pribatuetan eskolatuak diren ziburutarrentzat, ikasle guzien artean zuzentasuna ezartzeko asmoz.
- Donibane Klubarekin dugun partaidetzaren berritzea uda honetan ziburutar haurrei hondartza klubean lekua bermatzeko. Erreserbatzeak Gazte Gunean.
- Uda Leku adingabeen aisialdi harrerari dirulaguntza, Euskal Elkargoarekin koordinazioan.
2022ko martxoaren 24ko bilkura:
Herriko kontseiluaren laburpena irakurri:
- Aurrekontuaren bozkatzea: Ziburuko zerbitzuetarako eta bizi ingurumenerako inbertitzeko funtzionamendu kargen menderatzea
- Puntua eskolen batzeaz Marinela eskolan
- elkarteei dirulaguntzak ematea: ikus taula (pdf - 31Ko)
2022ko martxoaren 3ko bilkura:
Azken herriko kontseiluaren laburpena irakurri:
- 2021. urteko kontuak: funtzionamendu kargak menderatu baitira, soberakina atxiki da ekipamendu proiektuetarako
- Aurrekontu norabideei buruz eztabaida eta 2022ko perspektibak: motibazioa ez da aldatu Ziburuko bizi ingurumenaren hobetzeko
- Funts operazioen bilana eta zehaztasunak LTEPk eskuratu ondasunei buruz.
- Herriko Etxeak Ukrainako jendeari bere sostengua erakutsi du eta oroitarazi herriak tradizioz gerlatik eta miseriatik ihes egiten duten jendeei geriza ematen diela.
2021eko herriko kontseiluak
2021eko abenduaren 15eko bilkura:
Azken herriko kontseiluaren laburpena irakurri:
- Urrats bat gehiago bizitegi helgarrien sortzeko Micé karrikan
- Hiri-altzari eta autobus aterpe berriak
- Euskararen aldeko tokiko gutunaren izenpetzea
- Haurtzaindegiaren proiektu pedagogikoaren aldatzea
- Ttiki trinketaren barne araudiaren onartzea, linean erreserbatzeko eta ordaintzeko.
2021eko azaroaren 18ko bilkura:
Azken herriko kontseiluaren laburpena irakurri:
- Guy Poulou Ziburuko auzapez ohiari omenaldia
- Diurlaguntzadun ikasleendako dirulaguntzaren errepikatzea
- Zehaztasunak Harrobia bizitegi sozialen esleitzeari buruz
2021eko irailaren 23ko bilkura:
Herriko kontseiluan aipatu puntu nagusien laburpena irakurri:
- THP proiektua aho batez onartu da
- Erabilera anitzeko gunearen barne araudiaren eta prezioen onartzea
2021eko ekainaren 24ko bilkura
Herriko kontseiluan aipatu puntu nagusien laburpena irakurri:
- Briand eta Marinela eskolen bateratzea
- Herriko Etxetik kanpoko Hurbileko Saltegien batzordearen sortzea
2021eko maiatzaren 20ko bilkura:
Herriko kontseiluan aipatu puntu nagusien laburpena irakurri:
- Elkarteei dirulaguntzak ematea, banaketa zuzenaren eta gardenaren arabera, kantitate eta kalitate irizpideetan oinarriturik: hemen irakur ezazu dirulaguntza esleitzeen deliberamenduaren dokumentu osagarria, dirulaguntzen taula elkartez elkarte (pdf - 962Ko).
- Enkaneko AGGren perimetroaren onartzea
2021eko apirilaren 8ko bilkura:
Herriko kontseiluan aipatu puntu nagusien laburpena irakurri:
- Errekoletoen komentuaren biziki iraupen luzeko alokantza kontratuaren izenpetzea
- 2021eko aurrekontuaren bozkatzea
2021eko martxoaren 25eko bilkura:
Herriko kontseiluan aipatu puntu nagusien laburpena irakurri:
- Antolakuntza eta Garapen Iraunkor Proiektuaz eztabaida
2021eko otsailaren 25eko bilkura:
Herriko kontseiluan aipatu puntu nagusien laburpena irakurri:
- Euskoaren plantan ezartzea eta Euskal Moneta elkarteari kidetzea
- 2020ko kontu administratiboa, finantza ikuskatzea eta 2021eko aurrekontu norabideei buruz eztabaida:
- Gainerako gaietan: Covid-19 gaitzaz puntua eta martxoaren 5eko bilkura publikoa.
2021eko urtarrilaren 28ko bilkura:
Urteko lehenbiziko herriko kontseiluan aipatu puntu nagusien laburpena irakurri:
- Herriko Etxetik kanpoko Euskara batzordearen sortzea
- saltegiei indar berri bat ematea Euskal Herriko LTEPren laguntzarekin
Ziburuko 2021eko bigarren hiruhilekoko 58. Agiri Administratiboen Bilduma argitaratu da; publikoaren eskura ezarria 2021eko uztailaren 2tik goiti, bulegoko tenoreetan kontsultatzeko.
2020ko herriko kontseiluak
2020ko azaroaren 26ko bilkura:
2020ko irailaren 17ko bilkura:
2020ko uztailaren 27ko bilkura:
2020ko uztailaren 10eko bilkura:
Herriko Kontseilu berria karguan sartzeko bilkura, 2020ko uztailaren 4an:
2020ko ekainaren 11ko bilkura, bideokonferentziaz:
2020ko maiatzaren 4ko osoko biltzarraren ohiz kanpoko bilkura (bideokonferentziaz):
2020ko urtarrilaren 7ko bilkura:
Ziburuko 2020ko 4. hiruhilekoko 57. Agiri Administratiboen Bilduma argitaratu da; publikoaren eskura ezarria 2021eko otsailaren 1etik goiti, bulegoko tenoreetan kontsultatzeko.
2019ko Herriko kontseiluak
2019ko abenduaren 11ko bilkura:
2019ko urriaren 16ko bilkura:
2019ko uztailaren 3ko bilkura:
2019ko apirilaren 10eko bilkura:
2019ko martxoaren 5eko bilkura:
2018ko herriko kontseiluak
2018ko abenduaren 26ko bilkura:
2018ko abenduaren 19ko bilkura:
2018ko azaroaren 15eko bilkura:
2018ko irailaren 27ko bilkura:
2018ko irailaren 20ko bilkura:
Eztabaida AGIPari buruz:
- Deliberamendua (pdf - 10Mo)
- Xedetzat zen deliberamendua (pdf - 485Ko)
- AGIParen aurkezteko Power-Point dokumentua (pdf - 5Mo)
2018ko ekainaren 13ko bilkura:
2018ko apirilaren 11ko bilkura:
2018ko otsailaren 22ko bilkura:
2017ko herriko kontseiluak
2017ko abenduaren 13ko bilkura:
2017ko azaroaren 8ko bilkura:
2017ko irailaren 26ko bilkura:
2017ko ekainaren 30eko bilkura:
2017ko maiatzaren 30eko bilkura:
2017ko apirilaren 13ko bilkura:
2017ko martxoaren 7ko bilkura:
2016ko herriko kontseiluak
2016ko abenduaren 22ko bilkura:
2016ko abenduaren 13ko bilkura:
2016ko azaroaren 22ko bilkura:
2016ko irailaren 22ko bilkura:
2016ko ekainaren 29ko bilkura:
2016ko maiatzaren 24ko bilkura:
2016ko apirilaren 12ko bilkura:
2016ko otsailaren 24ko bilkura:
2016ko urtarrilaren 14ko bilkura:
2015eko herriko kontseiluak
2015eko abenduaren 16ko bilkura:
2015eko azaroaren 30eko bilkura:
2015eko irailaren 23ko bilkura:
2015eko ekainaren 29ko bilkura:
2015eko maiatzaren 20ko bilkura:
2015eko apirilaren 14ko bilkura:
2015eko martxoaren 25eko bilkura:
2014ko herriko kontseiluak
2014ko abenduaren 17ko bilkura:
2014ko irailaren 24ko bilkura:
2014ko apirilaren 28ko bilkura:
2014ko apirilaren 15eko bilkura:
2014ko apirilaren 5eko bilkura:
2014ko martxoaren 3ko bilkura:
Ziburuko 2021eko aurrekontua
2021eko aurrekontua: funtzionamendu gastuen murrizteko xedea ziburutarren aldeko proiektuen finantzamendua hobesteko.
Osasun eta ekonomia egoera ikusirik, 2021. urte honetan Herriko Etxea behartua da zuhurtziaz apailatu aurrekontua onartzea.
Funtzionamendu aurrekontua: tokiko zergak ez dira emendatuko
Herriaren funtzionamendurako diru-sartzeen % 77 zergek osatzen dute, eta Herriko Etxeak erabaki du tokiko zergak ez emendatzea.
Bigarren etxebizitzen gaineko zerga % 40tik % 60ra igan da 2020ko uztailean, eta horren bidez 2021erako 610 099 €-ko diru-sartzea aurreikusi daiteke (2018an baino + 400 000 €, % 20ko zergarekin).
Auzapezak esplikatu zuen bezala zerga hori emendatzea finkatu zelarik, helburua ez zen zergak baitezpada ezartzea, baina lurralde antolaketa arazoari erantzun fiskala ematea; konponbide horren bidez Herriko Etxeak baliabide gehiago ukanen du bizilekuen tokiko programetan parte hartzeko.
Funtzionamendu gastuei dagokienez, gehiengo berriak lehentasuna eman nahi dio inbestimenduen finantzamenduari eta herritarren aldeko proiektuei. Horretarako, funtzionamendu kargak apalduko ditu, indar berezi bat egin nahi baitu soldata masaren hobeki menderatzeko.
Epe luzerako inbestimendua, aldian aldikako politiken saihesteko.
Inbestimenduari dagokionez, aurrekontu norabideei buruzko eztabaidaren karietara esplikatu bezala, Herriko Etxeak aurrekontua epe luzera ikusi nahi du, agintaldi guzirako, eta hori lehenbiziko aldia da Ziburun. Alabaina, hautetsi berriek ez dute gehiago aldian aldika ari izan nahi: ez dute aurrekontu arrunta apailatu nahi ondoko urterako, orain arte egiten zen bezala. Hiriko finantzak epe luzerako ikusi nahi dituzte, inbestimenduak agintaldi osorako aitzinetik ikusi.
Horretarako, 2020an egin herriko finantza ikuskatzearen bidez agertu da agintaldirako 10 000 000 € baino gehiago inbestitzeko aukera bazuela proiektuetan. 2021erako, Herriko Etxeak 2 839 000 €-ko inbestimendua egitekoa du proiektu berrietan, postu nagusi hauetan banatuz:
Herriko ontasunen mantentzea, inbestimendu postu nagusia: 1 416 400€.
Inbestimendu postu nagusia herriko ontasunen mantenuari dagokio, hala nola errepideen, sareen, berdeguneen edota hilerrien mantenuari.Herriko Etxeak auzoalde batzuetako errepideak konpondu nahi lituzke, hala nola arrantzaleen auzoaldea: 200 000 €. Eugène Corre karrika berriz antolatu nahi du Harrobia bizitegiaren eraikuntzaren ondotik: 345 000€, postu horren barne.
Herriko Etxea behartua da material akastuna ordezkatzera, edo berriz mantendua behar duena ordezkatzera. Adibidez, badu zenbait hilabete argien mantentzeko erabiltzen den saski kamioia panan gelditu dela, eta ordezkatu behar da; 100 000€ kostako du.
Haurrak eta gazteria: 670 000€
Haurrak eta gazteria: 670 000€Gainera, Herriko Etxeak 670 000€-ko inbestimendua egin du eskolako eraikinetarako, bereziki eskola bateratze proiekturako: 540 000€ 2021erako (komunikazio berezia eginen da horri buruz).
Zokoako aisialdi harrera arauen arabera behar da eman erabiltzaile gazteen segurtasuna hobetzeko. Herriko Etxeko taldeak ikasgela numerikoen proiektua ere abiatuko du, 80 000€-rako; Hezkuntza, Gazteria eta Kirol Ministerioak diruz lagundu proiektua da, eskoletako ekipamendu informatikoak eta numerikoak indartzeko.
Beste inbestimendu postuen artean bada: elkarteendako egoitza berri baten sorkuntza (ikus beherago); hiri barnearen berrantolaketarako ikerketaren gastuak, Urdazuri gaineko zubixkarekin loturik izanen dena; Ttiki trinketaren zaharberritzea; Ziburu Mendiren mantentzea otsaileko suteen ondotik.
Tokiko elkarteak balioan emanak
177 000€-ko dirulaguntza emanen da tokiko elkarteei herriko funtzionamendu aurrekontutik. Puntu horri dagokionez, auzapezak oroitarazi du Herriko Etxeko taldeak dirulaguntzen banaketa zuzenagoa eta bidezkoagoa nahi zuela, irizpide objektibo eta neutroetan oinarrituz, orain arte sekula egin ez zena Ziburun. Diru kopuru orokor bat finkatu da, baina elkarte bakoitzari esleituko zaion zenbatekoa oraino finkatzeko bidean da
.
Gainera, hiriak elkarteendako egoitza berria egitekoa du, 348 000€-rako. Herriko Etxeko aitzineko taldeak proiektu hori pentsatua zuen bi elkarterendako bakarrik; talde berriak proiektua karguan sartu orduko berrikusi du, elkarte gehiagori zabaltzeko.
Azkenik, elkarteen etxeko igogailua arauen arabera emanen da mugikortasun urriko pertsonentzat helgarri egiteko.