Urraspide honek herritarren segurtasuna (sute eta sokorri zerbitzuak) eta zerbitzuen eraginkortasuna (posta, sare hornitzaileak, banaketak, etxez etxeko zerbitzua, etab.) hobetzen ditu, etxearen edo enpresaren kokapena zehatuz. Oso abiadura handiko lineak zabaltzeko ere ezinbestekoa da.
Etxe guziak ez dira hunkituak. Soilik izen bera duten karriketan diren etxeak dira hunkituak, baita azken hamarkadetan hiri-ingurumena anitz aldatu den karriketako etxeak ere, aldaketa horiek egin nahi dituztelarik.
Bideen izendatzeari dagokionez, arreta handia emana izan zaio tokiko toponimiak atxikitzeari. Gehienetan, zenbakitze sistema metrikoki antolatua izan da, zenbakia bidearen jatorrizko puntutik etxerainoko urruntasunaren arabera finkatzeko, zenbaki bikoiti/bakoitiak bidearen alde bakoitzean jarriz.
Hunkituak diren herritarrei, gutun bat bidalia izan zaie. Hiriko zerbitzuak zuen zerbitzuko daude edozein xehetasunerako: 0559472606.