Orri honen irakurtzeko bataz besteko denbora 9 minutukoa eta 31 segundukoa da. Ingurumenari gutiago eragiteko, gomendatzen dizugu bi orrialdetan inprimatzea, zuri eta beltzez, 2 orri hostoka.

Haur ttipiak

Familien ataria

Hiriak Familien ataria plantan ezarri du zuretako. Kitorik den tresna da zure haurrarentzat egin beharreko desmartxa administratiboak sinplifikatzeko: kantina erreserbatzen ahal da, aisialdi harrera, eskolaldi inguruko harrera, Harrera Anitzeko Zerbitzua (herriko haurtzaindegia); jardueren plangintza atzeman daiteke, kantinako menuak, etab.

Argibideak ukaiteko, Hezkuntza eta Haur Ttipiak - Gazteria zerbitzuetako leihatila bakarrak laguntzen zaitu zure desmartxetan:
Camille Jullian plaza
64500 Ziburu
05 59 24 65 58
portail.famille@mairiedeciboure.com

Familien atarian sar zaitez
(Webgunea ez da helgarri; arazo bat ukanez gero, jar zaitez harremanetan Hezkuntza eta Haur Ttipiak - Gazteria zerbitzuetako leihatila bakarrarekin)

Lehen haurtzaroa

Familia batean haur bat sortzea gertakari handia da, eta zuen bizitzan aldaketa franko eraginen ditu.

Ziburuko hiriak noiztenkako harrera edo harrera erregularra proposatzen du Marie Fleuret Harrera Anitzeko Zerbitzuan (haurtzaindegia).

Gainera, Herriko Etxeak tailer berri bat plantan ezarri du herriko À petit Pas haur ttipien bitartekaritza-gunean (lehengo etxe-haurtzainen harrera – EHH), ofiziokoak zerbitzuaz baliatu daitezen beren lanbidean.

Familien Laguntza Kutxa nazionalak atari bat badu burasoentzat lehen haurtzaroari buruz. Zoaz ikustera! www.monenfant.fr

Marie Fleuret Harrera Anitzeko Zerbitzua

Marie Fleuret haurtzaindegia Marinela auzoaldean kokatua da, eta 2 hilabete eta erdi eta 3 urte arteko haurrak errezibitzen ditu, astelehenetik ostiralera, 7:30etik 18:30era. 25 haur hartzen ditu egun guziez, erregularki edo noiztenka, giro goxoan eta etxekoan. Haurtzaindegiak haur bakoitzaren harrera ahal bezainbat indibidualizatzen du, talde profesionalak eraiki proiektu pedagogikoaren bidez.

Argibideak:

Argibide gehiagoren ukaiteko edo izen aitzinetik emateko, jar zaitez harremanetan Marie Fleuret haurtzaindegiko zuzendariarekin:
05 59 47 22 77
François Turnaco karrika, 13
64500 ZIBURU
creche@mairiedeciboure.com

Etxe-haurtzainen harrera indibidualizatua

Ziburuko Herriko Etxeak hamar bat etxe-haurtzain ditu. Haurtzaindegian tokirik ukan ez duten familiak sostengatzeko, hiriak dirulaguntza bat proposatzen du etxe-haurtzain baten enplegatzeko.
Zure beharrei dagokien etxe-haurtzaina atzemateko, jar zaitez harremanetan haur ttipien bitartekaritza-gunearekin (ikus beherago), eta han etxe-haurtzain batekin harremanetan ezarriko zaituzte.

Hiriak parte hartzen du etxe-haurtzain baten ordainketan!

Haur bat sortzen delarik, familiek zaintza molde bat hauta dezakete, bereziki lanean berriz hasten direlarik. Batzuek harrera indibidualizatua hautatuko dute, besteek kolektiboa, eta beste batzuek murgiltze sistemako harrera... Zaintza molde franko bada, eta maiz bata besteen osagarri dira: Harrera Anitzeko Herri Zerbitzua, elkarte-harrera, etxe-haurtzaina, haurtzain-etxea, familia-sarea...

Harrera Anitzeko Marie Fleuret Herri Zerbitzuak harrera kolektiboa proposatzen du 25 haurrentzat, kontratu erregularrarekin edo noiztenkako kontratuarekin. Eskaintza horrek ez dezake galde guziei erantzun, eta lekurik ez duten familiek maiz zaintza-molde pribatua hautatzen dute, eta gehienetan karioago da. Gainkostu horrek burasoak lana gelditzera eraman ditzake, eta lehenik emazteak, ekonomikoko eta sozialki ahulduz.

Diru mailako desberdintasun horren aitzinean, eta burasotasunean laguntzeko herri-politikaren karietara, Ziburuko Herriko Etxea eta GEUZa lanean ari izan dira familiak laguntzeko eta zuzentasuna berriz ezartzeko bai familien artean bai familietan berean.

Dirulaguntza hori irailetik goiti emanen zaie lan egiten duten Ziburuko burasoei, familia baliabideen arabera, 0 eta 3 urte arteko haurrarentzat zaintza molde bat behar baldin badute eta haurtzaindegian tokirik ez baldin badute. Lau irabazi tarte finkatu dira. Dirulaguntza hori urtean 720 €-ra heldu daiteke, eta Ziburuko 23 familiak ukan behar lukete.

Lan egiten ez duten burasoek beren haurrarentzat zaintza moldea nahi badute, Marie Fleuret haurtzaindegian noiztenkako harrera galda dezakete (prezioak familien baliabideen arabera dira).

Nola ukan dirulaguntza hori?

Haurtzaindegian toki bat galdetu bazenu eta ez ukan, eta etxe-haurtzain bat enplegatzen baduzu (gutienez 16 oren astean), 2022ko irailetik goiti Ziburuko GEUZarekin jar zaitezke harremanetan: 05 59 47 92 87ccas@mairiedeciboure.com

Haurtzain-etxeak

Badira bi haurtzain-etxe Ziburun. Haurtzain-etxea harrera indibidualaren eta harrera kolektiboaren arteko aterabidea da; haur ttipiak errezibitzen ditu eta etxe-haurtzain batzuk (gehienez 4) elkar daitezke elkarrekin lan egiteko horretarako egokia den egoitza seguruan.

Lehen Haurtzaroaren Bitartekaritza-gunea

Berritasuna! Etxe-haurtzainek tailer berri bat badute Ziburuko Lehen Haurtzaroaren Bitartekaritza-gunean, asteazken goizetan!

2021eko irailaz geroztik, “A petit pas” Lehen Haurtzaroaren Bitartekaritza-gunean (lehengo etxe-haurtzainen harrera) tailer berri bat bada hilabetean bi aldiz, bi asteazkenetarik behin, Marinela eskolan (Errepira etorbidetik sartuz).

Constance Bidartek du tailerra animatzen, eta Ziburuko eta inguruetako etxe-haurtzainak bil daitezke gai batzuen inguruan (irakurketa, motrizitatea, etab.), praktikei eta lanbideari buruz trukatu dezakete, haurrekin, leku egokian eta seguruan. Haur ttipiei kolektibitatearen aitzin-dasta bat eskaintzen die, eskolara sartu aitzin.

Etxe-haurtzaina baldin bazara, tailer hori zuretako da, ez duda!

Lehen Haurtzaroaren Bitartekaritza-gunea, denendako tresna, familiendako eta profesionalendako!

"A petit pas" Lehen Haurtzaroaren Bitartekaritza-gunea 5 herrirendako zerbitzua da: Ziburu, Donibane Lohizune, Ahetze, Getaria eta Azkaine.

Zure haurrarendako zaintza-molde baten atzematen laguntzeko, burasoak eta etxe-haurtzainak harremanetan ezartzen ditu.

Burasoei lurraldeko etxe-haurtzainen zerrenda ematen die, eta zaintzarako libro dituzten tenoreak. Gainera, bitartekaritza-guneak formakuntza jarraikia eskaintzen die etxe-haurtzainei, baita ere profesionalak eta haurrak kolektiboki biltzeko lekua, haurrak kolektibitateari irekitzeko ingurune seguruan eta konfiantzazkoan.

Ziburuko GEUZan permanentzia bat bada hilabeteko 2. eta 4. asteazkenetan.

EHHko animatzailearekin bildu daiteke Donibane Lohizuneko Haur Gunean, Ixakan. Libroki eta kitorik sar daiteke, animatzaile bat bada bertan familien eta profesionalen beharrei ihardesteko, astelehenetik ostiralera, 8:30etik 17:00etara, hitzordua harturik.

Buraso bazara, bitartekaritza-guneak:

  • Lagunduko zaitu herrian edo inguruetan zaintza molde baten atzemateko, iraunkorra edo noiztenkakoa, zure beharrei egokitua,
  • Burasotasunean lagunduko zaitu (harrera proiektuan laguntzea, bitartekaritza etxe-haurtzainarekin, etab.)
  • Buraso-enplegatzaile lanean lagunduko zaitu (araubidea, kontratua, lansaria, opor ordainduak, formakuntza eskubidea, etab.).

Etxe-haurtzain baldin bazara, bitartekaritza-guneak:

  • Profesionalizazioa sostengatzen du:
    • Argibideak ematen ditu arauzko testuez,
    • Argibideak ematen ditu bizitza osoan helgarri diren formakuntzez (GRETArekin),
    • Hitzaldi eta gaikako bilkuren antolaketa egiten du lehen haurtzaroko profesionalekin (psikologoak, psikomotrizitatean adituak, nutrizionistak, etab.).Informations sur les textes réglementaires,
  • Profesionalak laguntzen ditu beren praktikan, haurrekin eta haien familiekin:
    • Helduen eta haurren artean kolektiboki bilduz,
    • Bertan edo telefonoz elkarrizketa indibidualen bidez

Argibideak:

“À petits pas” haurtzain-etxea
Lehen Haurtzaroaren Gunea
Ixaka etorbidea
64500 Donibane Lohizune
07 63 59 42 26
ram.apetitspas@saintjeandeluz.fr

Ene haurraren zaintzarako partaideak

Ene burasotasunaren partaideak

Eskolak

Ama eskolak eta lehen mailako eskolak

Marinela eskola publikoan izena emateko Hezkuntza eta Haur Ttipiak - Gazteria zerbitzuetako leihatila bakarrera joan behar da:
Camille Jullian plaza
64500 ZIBURU
05 59 24 65 58
portail.famille@mairiedeciboure.com


Kantina

Zer jaten du ene haurrak kantinan?

Kantinetako menua ikus ezazu Familien atarian

Hiriak ez baitu sukalde zentralik, eskaintza-deialdi bat egin du. Dosierren ikertzean, zirkuitu laburrean lan egiten duten enpresei arta berezia eskaini zaie, hots, tokiko hornidurak kozinatzen dituztenei.

  • % 30 tokiko produktuak dira:
    Bertakoa ostalaritza abiatu zen lehenbiziko urtean, erosi janariaren % 30 Euskal Herritik jin zen, eta beste hainbeste Frantziatik. % 18 Espainiatik, eta gainerako % 20, Europako beste herrialde batzuetatik eta haratagotik
  • % 25 labela duten sailetako produktuak dira:
    Lehenbiziko funtzionamendu urtean, erabili produktuen % 25 kalitatezko sailetatik heldu ziren: produktuen % 10 laborantza biologikotik, % 10 HERRIKO produktuetatik eta % 5 AGB eta Label Rouge produktuetatik.
  • Haragiari, gasnari eta esnekiei dagokienez, kalitatezko produktuen partea handiagoa da, % 35 eta % 45 artean; % 65etik goiti ogiari dagokionez, gehiengoz kalitatezko irinaz egina (% 30 irin biologikoa, % 30 Herriko Ogia eta % 5 Label Rouge).

Zenbat kosta du ene haurraren bazkariak kantinan?

Prezioak 2019ko apirilaren 10eko erabakiaren (pdf – 239Ko) arabera onartu ziren, eta 2022an Herriko Etxeak erabaki zuen bere gain hartzea hornitzaileak inflazioarengatik aplikatu zuen emendioa (dokumentuaren bertsio helgarria nahi baldin baduzu, jar zaitez harremanetan komunikazio zerbitzuarekin: 05 59 47 26 06 edo e-postaz: m.surzur@mairiedeciboure.com).

  • Familia kozientea 400ekoa edo apalagokoa den familientzat: 1,00 € bazkaria
  • Familia kozientea 401 eta 650 artean: 2,10 € bazkaria
  • Familia kozientea 651 eta 799 artean: 2,57 € bazkaria
  • Familia kozientea 800 eta 999 artean: 3,05 € bazkaria
  • Familia kozientea 1000 eta 1247 artean: 3,50 € bazkaria
  • Familia kozientea 1248koa edo goragokoa den familientzat: 4,46 € bazkaria
  • Helduentzat: 4,91 € bazkaria

Informazio gisa, hiriak 8 € ordaintzen du nonbait han haur bakoitz. Bazkariaz beraz gain, langile eta ekipamendu gastuak ere barne dira, eta egoitzaren garbiketa.

Nola eman ene haurraren izena kantinan?

Zure haurraren izena emateko kantinan (edota eskolaldi inguruko harreran edota aisialdi harreran):Sar zaitez familien atarian
(webgunea ez da helgarri, helgarritasun arazo bat ukanez gero, jar zaitez harremanetan Hezkuntza eta Haur Ttipiak - Gazteria zerbitzuetako leihatila bakarrarekin. Ikus telefono-helbideak beherago).

Argibideak ukaiteko, Hezkuntza eta Haur Ttipiak - Gazteria zerbitzuetako leihatila bakarrak lagunduko zaitu zure desmartxetan:
05 59 24 65 58
portail.famille@mairiedeciboure.com

Eskolaldi inguruko harrera

Eskolaldi inguruko harrera hiriak du plantan ezartzen eskola baino lehen eta ondotik, haurrak errezibitzeko 7:45etik goiti, eguerdiko geldialdian eta 18:00ak arte. Animatzaileek proiektu pedagogikoak plantan ezartzen dituzte eskolako eta aisialdi harrerako proiektuarekin loturik.

Zure haurraren izena emateko eskolaldi inguruko harreran (edota kantinan edota aisialdi harreran):SAR ZAITEZ FAMILIEN ATARIAN
(webgunea ez da helgarri, helgarritasun arazo bat ukanez gero, jar zaitez harremanetan Hezkuntza eta Haur Ttipiak - Gazteria zerbitzuetako leihatila bakarrarekin. Ikus telefono-helbideak beherago).

Argibideak ukaiteko, Hezkuntza eta Haur Ttipiak - Gazteria zerbitzuetako leihatila bakarrak lagunduko zaitu zure desmartxetan:
05 59 24 65 58
portail.famille@mairiedeciboure.com

Lurraldeko heziketa proiektua: engaiamendu azkarra zuen haurrekin

Haurra eskolan sartzea bere garapenaren urrats berria da; Herriko Etxeak burasoak laguntzen ditu desmartxa horretan, lurraldeko heziketa proiektuaren (LHP) bidez.

Zein dira eskolaldi inguruko harreran haurrei irakasten zaizkien baloreak (goizetan, arratsetan, eguerdiko geldialdian)? Zein jarduera hobesten dituzte animatzaileek zure haurraren piztea eta sormena bultzatzeko, talde kohesioa, besteen errespetua eta mundura irekitzea bultzatzeko?

Horretarako, Herriko Etxeak Estatuko zerbitzuekin eta tokiko heziketa eragileekin partaidetzan lurralde proiektua plantan ezarri du 2021-2024rako, eta horren bidez bere engaiamendua, lehentasunak eta printzipioak adierazten ditu. Helburua da haur bakoitzari heziketa proiektu koherentea eta kalitatezkoa proposatzea, eskola aitzin, eskola denboran eta eskola ondotik.

Lurraldeko Heziketa proiektua (LHP) euskarri bat da, gidaliburu bat eskolaldi inguruko denboran zure haurrekin lan egiten duten herriko langileentzat. Hemen ikus dezakezu: pedt-2021-2024-ville-de-ciboure.pdf (pdf - 1Mo) (dokumentuaren bertsio helgarria nahi baldin baduzu, jar zaitez harremanetan komunikazio zerbitzuarekin: 05 59 47 26 06 edo e-postaz: m.surzur@mairiedeciboure.com).

Aisialdi harrera

Aisialdi zentroa

Aisialdi harreran haurrak errezibitzen dira eskolatze hastapenetik 17 urte arte, asteazkenetan eta eskolako oporretan, salbu Eguberriko oporretan.

Aisialdi zentroa irekia da 7:45etik 18:00etara asteazkenetan eta oporraldi laburretan (salbu Eguberriko oporretan), eta 7:45etik 18:30era uda guzian. Haurren hartzeko moldeak malguak dira: eguneko hartzen dira edo egun erdiko, bazkariarekin edo gabe.

Animatzaile gazte talde motibatua eta dinamikoa arduratuko da zure haurraz, asteazkeneko pausa denbora atxikiz. Eskulanak, atsedenaldiak, irakurketa kontatuak, hondartza-ateraldiak, bainuak Zokoan, zinema-ateraldiak, gaikako tailerrak... gogoaren eta xedearen arabera, haurrek jarduera mota desberdinak entsea ditzakete zentroko proiektu pedagogikoaren karietara.

Aisialdi harrerako barne araudia (pdf - 3Mo) irakur ezazu
Hemen duzu aisialdi harrerako barne araudiaren bertsio helgarria (pdf – 260Ko).

Zure haurraren izena emateko aisialdi harreran (edota kantinan edota eskolaldi inguruko harreran):SAR ZAITEZ FAMILIEN ATARIAN
(jar zaitez harremanetan Hezkuntza eta Haur Ttipiak - Gazteria zerbitzuetako leihatila bakarrarekin. Ikus telefono-helbideak beherago).

Argibideak ukaiteko, Hezkuntza eta Haur Ttipiak - Gazteria zerbitzuetako leihatila bakarrak lagunduko zaitu zure desmartxetan:
05 59 24 65 58
portail.famille@mairiedeciboure.com

Zure haurraren aisialdi harrerari dagokionez, ikus:

  • asteazkenetako jarduera-egitaraua
  • oporretako jarduera-egitaraua
  • menuak

Aisialdi harreraren heziketa proiektua

Herriko Etxeak aisialdi harreran gauzatzen duen heziketa proiektua finkatu du.

  • Zer balore transmititu nahi du zure haurrei?
  • Nola balioa eman familiatik edo eskolatik kanpo iragan memento horiei?
  • Nola lagundu zure haurraren autonomia, sormena eta soziabilizazioa?

Herriko Etxea engaiatu da 3 eta 15 urte arteko ziburutar adingabeen edo Ziburun eskolatuak direnen aisialdi harrera antolatzeko, eta heziketa ekintza azkarra da hori; antolatzailearen xedearekin bat datozen heziketa helburu argiak finkatzea galdatzen du eta merezi du. Proiektu honek, heziketa xedeek eta aurkezten dituen gomendioek harreraz arduratuko diren heziketa taldeak gidatu behar dituzte, eta egonaldi bakoitzeko proiektu pedagogikoen idazketa, animazioak eta jarduerak inspiratu.

Dokumentu horretan hiriaren heziketa-ekintzaren xedeak ikusiko dituzu, eskura ezarri baliabideak, aisialdi harreraren antolaketa eta funtzionamendu moldeak: projet-educatif-accueil-de-loisirs-et-espace-jeunes-ciboure-2021-eus.pdf (pdf - 315Ko) (dokumentuaren bertsio helgarria nahi baldin baduzu, jar zaitez harremanetan komunik Heziketa proiektua telekarga ezazu azio zerbitzuarekin: 05 59 47 26 06 edo e-postaz: m.surzur@mairiedeciboure.com).

Argibideak ukaiteko, Hezkuntza eta Haur Ttipiak - Gazteria zerbitzuetako leihatila bakarrak lagunduko zaitu zure desmartxetan:
05 59 24 65 58
portail.famille@mairiedeciboure.com


Gazte gunea

Gazte Guneak nerabeak errezibitzen ditu Aristide Briand eskolan, eskolako oporretan eta udako oporretan, 8:45etik 17:45era.