- ahalmen urritasun egoera batean dauden pertsonentzat helgarria izatea
- kidetzan sortua izatea eta ingurumen kostu apalago bat ukaitea
- frantsesa – euskara elebiduna izatea.
GUNE HELGARRI BAT
Helgarritasun arauak zorrozki errespetatuz garatua izan da gune berria. Ikusmen urriko pertsonek irakutzeko, elbarritasun bat pairatzen duten pertsonek teklaren bidez erabiltzeko eta ahalmen urritasun psikikoak pairatzen dituzten pertsonek ere ulertzeko %100 sortua izan da beraz.
Adibidez, arreta berezia eskainia izan zaio letra-tipoen hautuari (makilak) errazki irakur ahal izateko. Kontrasteak gune osoan errespetatuak dira. Gehien bat, nabigazioa eta kodea, nabigazio egoki baten alde asmatuak izan dira.
GUNE EKOASMATUA
Ura eta elektrizitatea gisako baitezpadako baliabieak ttipitzen diren garai honetan, urgentziazkoa zaie lurralde kolektibitateei eredugarri izatea baliabide hauen eta ingurumenaren zaintzari dagokionez.
Gune hau, honela, elektrizitate, aire girotze eta ur anitz kontsumituz, alimaleko hangaretan plantatuak diren zerbitzari elektrikoetan metatze espazioa mugatzeko gisan sortua izan da gunea.
Energia ahal bezain guti kontsumitzeko sortua izan da gunea, urritasun energetikoan eta estetikoan ere beraz: argazkien izaria ttipiagoa da; pisuak eta biziki energia jaleak diren bideoak debekatuak dira eta funtzionalitate ahal bezain sinpleak hautatuak izan dira.
GUNE ELEBIDUNA
Azkenik, internet gune hau frantsesa-euskara elebiduna da, salbu Agenda parteari dagokionez.
Izan ere, departamenduko datu base bati datxekion kanpo jario batetik datozen informazio horiek ez ditugu, mementoko, euskarara itzultzen ahal.