2026ko urririkakotegia

Sailak/Tags
    raz

    biztanleak ekintzari lotzen zaizkiolarik

    Azaroaren 21a, larunbata

    10:00-12:00 eta 14:00-18:00
    Sardara Gelan – G. Olascuaga karrika, 9. 

    Urririkakotegiaren 5. edizioa haurrendako joko eta jostailuen inguruan antolatuko da.
    Ongi ezaguna eta anitz preziatua den urraspideak, Zubiburu Marinela auzo-batzordeak abiaturik, biztanleen eta auzo-batzordeen ekimenek ekar dezaten guzia argitan ezartzen du.
    Elkar-laguntzak eta elkartasunak zentzu osoa duten testuinguru batean, ideia xumea da: erabiltzen ez ditugun joko eta jostailuak ematea, besteek ezagutu eta balia ditzaten, urririk.
    Ingurumen mailako kezka bati ere erantzuten dion urraspidea da, gauzakiei bigarren bizi bat eskainiz, bota baino. Baina trukaturiko jostailuez gain, urririkakotegiak talde-dinamika bat salatzen du: biztanleek proposatzen dute, parte hartzen dute, eta, elkarrekin, eguneroko beharrei erantzun soilak ekartzen dizkiete.

    Puskak uzteko:

    Azaroaren 20a, ostirala
    18:00-20:00, 
    edo larunbat goizean, lekuan berean.

    Urririkakotegia: 

    Azaroaren 21a, larunbata 
    10:00-12:00 eta 14:00-18:00
    Sardara Gelan – G. Olascuaga karrika, 9.