Orri honen irakurtzeko bataz besteko denbora 4 minutukoa eta 43 segundukoa da. Ingurumenari gutiago eragiteko, gomendatzen dizugu bi orrialdetan inprimatzea, zuri eta beltzez, 2 orri hostoka.

Gizarte ekintza

Gizarte zentroa, denen laguntzeko zerbitzua.

Gizarte Ekintzako Udal Zentroa
François Turnaco, 13
64500 ZIBURU
05 59 47 92 87
ccas@mairiedeciboure.com
Irekia astelehenetik ostiralera, 8:15-12:00 eta 13:15-17:00.
Kanpoko eskaileratik sar daiteke, eta mugikortasun urriko pertsonak haurtzaindegiko sartzean dagoen karga-igogailutik.

Gizarte Ekintzako Udal Zentroaren eginkizunak

GEUZa zailtasunetan gertatzen diren ziburutar guzien tokiko solaskidea da: familiako zailtasuna, diru mailakoa, osasunekoa, mugikortasunekoa, etab.

Zer egin dezake GEUZak zure laguntzeko?
GEUZak kasuz kasu aztertzen ditu laguntza galdegiten eta behar bat adierazten duten jendeen egoerak. Horretarako, GEUZak:

  • ezohiko dirulaguntza eman dezake,
  • galdegilea dirulaguntza iraunkorrago batengana bideratu dezake (ahalmen urriko pertsonendako laguntza, etab.),
  • galdegilea egitura berezituetara bidera dezake, arazo bereziak dituztenentzat: tratu txarrak, mugikortasun arazoak, pertsona bakartuen edo adinekoen laguntzea, etab.

GEUZa pertsonen entzuteko lekua da, errespetuzko lekua, ziburutar guziei irekia da aterabideak atzematen laguntzeko.

Prekaritate molde bat baino gehiago bada: diru mailakoa, autonomia edo mugikortasun galtzeari lotua, tratu txar bati lotua, etab.
Egoera ahal bezain laster GEUZari seinalatzea da garrantzitsuena, ez prekaritatean erortzeko, edozein mailakoa izanik ere (diru, osasun, bakartasun mailakoa, etab.).

Ziburuko GEUZarekin harremanetan jartzeko:
05 59 47 92 87
ccas@mairiedeciboure.com


Gizarte Ekintzako Udal Zentroko permanentziak

GEUZako barne permanentziak

  • GEUZako gizarte laguntzailea:
    • Hitzordua hartu GEUZan: 05 59 47 92 87
  • Gai sozialetako hautetsia: Sabrina Berrouet
    • Hitzordua hartu GEUZan: 05 59 47 92 87

Kanpo permanentziak

  • Departamenduko Elkartasun eta Gizarteratze Zerbitzua – Errobi, Urdazuri (05 59 51 65 65): astearte arratsaldez hitzordua harturik eta bi ostegunetarik behin, goizez;
  • EALKeko gizarte laguntzailea (36 46 / Erran “service social”): bi ostegunetarik behin hitzordua harturik;
  • Tokiko Misioa (07 87 21 34 13): bi asteartetarik behin, goizez, eta ostegun arratsaldez.ADAPEI (64ko lagunduriko enplegu zerbitzua eta Gizarte Bizitzarako Laguntza Zerbitzua): astelehen goizez, hitzordua harturik, bertako laguntzaileak bideratu ondoan;
  • Soliha (bizilekua xerkatzeko tailerra): astelehen arratsaldez, hitzordua harturik, bertako laguntzaileak bideratu ondoan;
  • Presondegiko Gizarteratze eta Proba Zerbitzua: ostiral goizez, hitzordua harturik

Larrialdi egoeran herriko erregistroarekin harremanetan egon

Konfinamenduak, pandemiak, bero handiak edo klima gertakariak arriskutsuagoak izan daitezke pertsona bakartuentzat edo adinekoentzat.

Harremanetan egoteko, herri erregistro bat ireki da GEUZan, denboraldi zail horietan zaintza berezi bat ukaiteko, baita ere aholkuak eta laguntza: langile batek edo herriko hautetsi batek telefonoz dei dezake erregistroan izena emana duen pertsona ongi dela segurtatzeko.

Nola egin?

Erregistro horretan izena ematea kitorik da. Zuk galdegin dezakezu edo beste norbaitek: familiako batek, adiskide batek, artatzaile batek...
Prefeturak bero handi edo hotz handi plana abiatu ondoan, erregistroan izena emana duen pertsona ororekin erregularki harremanetan jarriko gara segurtatzeko dena ongi doala, edo beharrez, haren ikustera joanen gara.

Nora jo?

Erregistratu zaitezke, edo hurbileko batek zuretzat egin dezake, GEUZan: 05 59 47 92 87

Laguntzen dut boluntario edo emaile bilakatuz

Nahi duzu zure herriaren alde zerbait egin?

Egiteko bi manera badituzu:

  • zure denbora eskainiz,
  • GEUZan boluntario bilakatuz janari paketeen banatzeko.

Janari paketeen banaketa zerbitzua Ziburuko GEUZak du kudeatzen, eta helburua da pertsona ahulenen eta bakartuen sostengatzea astearte guziez janari pakete bat emanez.

Astearte guziez, 2 boluntario GEUZako langile batekin partaideengana doaz elikagaien bila. 11:30ean kamioia husten da zerbitzu horretarako erabiltzen den egoitzan, eta produktuak mahaien gainean antolatzen dira.

12:30etik 13:30era hamar bat boluntariok janari kutxak betetzen dituzte, eta bila etortzen diren eta izena emana duten hartzaileei banatzen dizkie. Hartzaile horiek familiak dira oro har, baita ere bakarrik diren pertsonak, gehienak 50-60 urtekoak.

Xehetasun gehiagoren ukaiteko, jar zaitez harremanetan GEUZarekin: 05 59 47 92 87

  • diru emaitza bat eginez GEUZari. Alabaina, “interes orokorreko erakunde sozial” gisa, GEUZak emaitzak har ditzake eta ordainez emaileak zerga kenketak ukan ditzake:
    • Partikularrak: partikular baten emaitzak % 66ko zerga murrizketaren eskubidea ematen du, zergapekoaren % 20a gehienez.
    • Enpresak: mezenasgo sozial gisa, sos idorrez edo gauzaz pagatuz GEUZari egin emaitzak enpresen mozkinen zergetatik ken daitezke ordainketen zenbatekoaren % 60raino.

Telekarga ezazu GEUZen batasun nazionalak argitaratu esplikazio liburuxka, (pdf - 737Ko) (frantsesez)
(dokumentuaren bertsio helgarria nahi baldin baduzu, jar zaitez harremanetan komunikazio zerbitzuarekin: m.surzur@mairiedeciboure.fr edo dei ezazu: 05 59 47 26 06)

Xehetasun gehiagoren ukaiteko, dei ezazu GEUZa: 05 59 47 92 87
  • Gauzak emateko (jantziak, estalkiak, liburuak, ogia, elikagaiak, etab.), ikus GEUZarekin, eta zurekin finkatuko du eskaini nahi duzun noiztenkako partaidetza edo partaidetza erregularra, eta lagunduko zaitu emaitza horretarako ukan dezakezun zerga kenketarako: 05 59 47 92 87.

Xehetasun gehiagoren ukaiteko, dei ezazu GEUZa: 05 59 47 92 87

Argibide guziak ene Gizarte Ekintzako Udal Zentroari buruz

GEUZaren eginkizun nagusia: zailtasunetan diren ziburutarrak laguntzea

Lehenik, GEUZa ziburutar guziei irekia den zerbitzua da, zernahi izan dadin haien adina, lanbide edo familia egoera. Familiak, bakarrik diren pertsonak, adinekoak edo gazteak, GEUZa bakoitzaren tokiko solaskidea da, denei zuzendua.

GEUZaren eginkizun nagusia da zailtasunetan den ziburutar oro errezibitzea, informatzea eta bideratzea, zailtasunak aldi batekoak nahiz luzeagoak izan: diru arazoak, administratiboak, profesionalak, osasun arazoak, etab.

Zehazkiago, GEUZak bere gain du:

  • Bizileku sozial bilaketarako desmartxetan laguntzea;
  • Ziburutar ahulenei elikagaiak eskaintzea janari eta higiene paketeen banaketa zerbitzuaren bidez;
  • Noiztenkako dirulaguntzak ematea, langile sozial batek galdeginik, faktura baten ordaintzeko zailtasunetan gertatzen den ziburutar baten laguntzeko;
  • Bizileku egonkorrik ez duten pertsonei helbideratzea eskaintzea posta helbide bat ukan dezaten;
  • Legezko laguntza dosierren ikertzea.

Gainera, GEUZak zeharka ere parte hartzen du publiko berezien alde, elkarte partaideei dirulaguntzak emanez: ahalmen urriko pertsonei (EVAH elkartearekin partaidetza), aterpegabeko publikoari (Donibane Lohizuneko eguneko harrera gunearekin partaidetza), etxeko bortizkeriaren biktima diren pertsonei (VIE elkartearekin partaidetza), etab.

Nola dabil GEUZa?

Ziburuko auzapeza da GEUZako lehendakaria; erakunde publikoa da, administrazio kontseilu batek kudeatua eta herriko gizarte ekintzaren orientazioak eta lehentasunak finkatzen ditu.
Administrazio kontseilua herriko hautetsiez eta ekintza sozialeko (elkarteak, etab.) pertsona kalifikatuez osatua da lehentasunez, auzapezak izendatuak, eta hark du ere lehendakariordea hautatzen.

Herriko 7 kontseilariak

  • Sabrina Berrouet
  • Emilie Dutoya
  • Annie Martinetti
  • Marie-Louise Lecuona-Auger
  • Graciela Irigoyen
  • Pantxika Otaño
  • Françoise Albistur-Duvert

Izendatuak diren 7 kideak

  • Familia elkarteen ordezkari bat, familia elkarteen batasun nazionalak izendatua: Marie-Laurence Monnier;
  • Gizarteratze eta bazterketen kontrako elkarteen ordezkari bat: Jean-Luc Lesure;
  • Ahalmen urriko pertsonen ordezkari bat: Geneviève Delqué;
  • Pertsona erretretatuen ordezkari bat: Roger Quittic;
  • 3 pertsona zibil herrian prebentzioa, animazioa edo garapen soziala egiten dutenak: Carine Telleria, Izarne Molina Dupain eta Julien Durquet.

Administrazio Kontseilua hiru hilabetetarik behin biltzen da gutienez, eta bilkura gehiago ere egin ditzake, bereziki laguntza galde dosierrak ikertzeko.

Telekarga ezazu GEUZako AKko kideen izendatze erabakia (pdf - 482Ko) (frantsesez)
(dokumentuaren bertsio helgarria nahi baldin baduzu, jar zaitez harremanetan komunikazio zerbitzuarekin: m.surzur@mairiedeciboure.fr edo dei ezazu: 05 59 47 26 06)