Orri honen irakurtzeko bataz besteko denbora 4 minutukoa eta 15 segundukoa da. Ingurumenari gutiago eragiteko, gomendatzen dizugu bi orrialdetan inprimatzea, zuri eta beltzez, 2 orri hostoka.

Gazteria

Orrialde honetako PDF dokumentuak ez dira bateragarriak pantaila irakurgailu batekin edo laguntza teknologikoko tresnekin. Beraz, helgarritasun arazo bat ukanez gero, komunikazio zerbitzuarekin jar zaitez harremanetan: 05 59 47 26 06 edo e-postaz: m.surzur@mairiedeciboure.com

Ikastetxeak

Kolegioak

Kolegioaren webgunea bisita ezazu: www.larzabalkolegioa.net

Lizeoak

Lizeoaren webgunea bisita ezazu: www.lycee-maritime-ciboure.fr

Etxeko ikaslanak egiteko laguntza, 6.etik 3.era.

Etxeko ikaslanak egiteko laguntza 6.etik 3.era eskolatuak diren ziburutar guzientzat da.

Antolaketa (eskolako oporretatik kanpo)

Astearte eta ostegunetan, 17:00etatik 19:00etara
Sardara gela, Georges Olascuaga karrika (Zubiburu auzoa)

Laguntza ukaiteko baldintzak:

Ziburun eskolatuak diren ikasleentzat da
25 € haur bakoitz, hiruhileko bakoitz, AGIR Abcd elkarteari ordaintzekoak
Elkartearen barne araudiari jarraiki

Argibideak eta izen emateak:
Hezkuntza eta Haur Ttipiak - Gazteria zerbitzuetako leihatila bakarra
05 59 47 64 98
portail.famille@mairiedeciboure.com

Eskola garraioa

Kolegiotik lizeora, eskola garraioa Euskal Hirigune Elkargoak du kudeatzen.

Euskal Hirigune Elkargoaren webgunean atzemanen dituzu argibide guziak ibilbideei, izen emateari eta prezioei buruz.

Gazte informazioa

Hezkuntza eta Haur Ttipiak - Gazteria zerbitzuetako leihatila bakarra harrera lekua da, argibide eta orientazio lekua. Publiko guziei irekia da, adin mugarik gabe, eta 12-30 urtekoei dagozkien gaiei bereziki egokitua.
Hona aipa daitezkeen gaiak:

  • bizitza pertsonala (kirola, aisiak, bidaiak...),
  • herritar bizitza (eskubideak, ongizatea, osasuna, bizitegia...),
  • eskola eta lanbide bizitza (ikasketak, lanbideak, formakuntza...).

GIDZko (Gazte Informazio eta Dokumentazio Zentroa) sailkagailuak eta dokumentu fitxak bertan ikus daitezke edo GIDZren webgunean: www.cidj.com

TENOREAK:
Astelehenetik ostiralera
8:15-12:00 eta 13:15-17:00
Astelehen goizetan eta ostegun goizetan: hitzordua harturik bakarrik
Beste tenoreetan, libroki joan daiteke
ARGIBIDEAK:
Ziburuko Camille Jullian plazan
05 59 47 64 98
portail.famille@mairiedeciboure.com

Hiriaren laguntza gazteentzat

Gazteak gehien behar dutenean sostengatzeko, Herriko Etxeak Aitzina!, aitzinatzen dizugu baliabidea hobetu du. Irizpide argiagoak finkatu dira proiektuen hautaketa zuzenagoa eta bidezkoagoa bermatzeko. Gainera, hemendik aitzina baliabide baldintzak kontuan hartuko dira emanen den zenbatekoa kalkulatzeko.
Hautagarritasun baldintzak ere berrikusi dira: gazteek 15 eta 25 urte artean behar dute ukan, eta gutienez duela urte bat Ziburun bizi; posible da ikasketa-lekuan bizitzea egoitza Ziburun duteno.

Ordainez, eta laguntza horri zentzu gehiago emateko, gazteek hitzematen dute borondate oneko lan oren zenbait egitea herriko zerbitzuetan.

Zein dira dirulaguntza ukaiteko baldintzak?

  • 15 eta 25 urte artean ukaitea;
  • Ziburun bizi izatea duela  + 1 urte;
  • lehentasunezko hiru proiektuetarik bat eramatea: gidabaimena, AIGA, bizikleta baten erostea;
  • edo proiektu kolektiboa edo indibiduala eramatea (bidaia humanitarioa, ikasketa ikastaroa, etab.);
  • proiektu bat eramatea, esleitu eta ondoko 24 hilabeteetan betetzekoa;
  • ordain sinbolikoa egitea herriko zerbitzuetan, dirulaguntza eman baino lehenago.

Nola egin?
Har ezazu dosierra Hezkuntza eta Haur Ttipiak - Gazteria zerbitzuetako leihatila bakarrean: 
Ziburuko Camille Jullian plazan
05 59 47 64 98
portail.famille@mairiedeciboure.com

Enplegua

Zure lan bilaketan laguntzeko, Akitania Berriko EGIZak gidaliburu bat plantan ezarri dulaneko eskubideen oroitarazteko, lan bilaketarako aholku metodologikoak proposatzeko eta eskualdean langileak behar dituzten alorrak aurkezteko. Gidaliburua telekargatu (PDf - 10Mo) (dokumentu ez helgarria).

Tokiko misioa

GEUZaren egoitzan, Turnaco karrikako 13.ean, Gazteen Etorkizunerako Euskal Herriko Tokiko Misioko aholkulari batek 16 eta 25 urte arteko ziburutar gazte guziak errezibitzen ditu astearte eta ostegunetan, 8:30etik 12:00etara.

Tokiko Misioa eskolako sistematik atera diren guziendako harrera lekua da, kalifikazio bat ukan edo ez, eta bertan atzemanen dute erantzun bat formakuntza bat bukatu ondoan enplegu bat eta autonomia bilatzean sortzen diren galdera guziei. Gazte guziak errezibitzen dira diagnostiko-elkarrizketa baterako, eta laguntza erregularra proposatzen ahalko zaie lana atzemateko eta jendarteratze proiektua gauzatzeko laguntza behar dutenei.

Haien beharrei ihardesteko, Tokiko Misioak errezibitzen ditu, argibideak ematen eta laguntzen jendarteratze eta lan munduratze ibilbide guzian, orientazioan, formakuntzan, enpleguan, eguneroko bizitzan (bizilekua, osasuna,aurrekontua, garraioa...) sortzen diren galdeei erantzunez.

Argibide gehiago Tokiko Misioari buruz:
05 59 59 82 60
www.missionlocale-paysbasque.org

Partaideak eta lotura baliagarriak

 Lan eskaintzak

“Etxerako laguntza” onespena duten erakundeen zerrenda nazionala

“Etxerako laguntza” onespena duten erakundeen zerrendaren webgunean sar zaitez: www.servicesalapersonne.gouv.fr

Ikasketak eta formakuntza

Aprendizgoa

16 urte eta 25 urte artean dituzu? Aprendizgoak diploma bat eskainiko dizu aldizkako formakuntza profesionalaren eta Aprendizen Formakuntza Zentroak eman irakaskuntza teorikoaren bidez.

ARGIBIDEAK:
Aprendizen Formakuntza Zentroa, Baionan
 Bourgneuf karrika, 73– 64100 BAIONA
05 59 25 38 00
Aprendizen Formakuntza Zentroaren webgunea bisita ezazu

Ikasle bilakatu

CROUS

CROUS sareak ikasleen bizitza eta lan baldintzak hobetzen ditu, bereziki dirulaguntzak, ikasle bizitegia eta unibertsitateko jantegia kudeatuz.

Akitania Berriko CROUSen webgunea bisita ezazu

ONISEP

ONISEP erakundeak ofizioei, formakuntzei eta lan aukerei buruzko argibideak biltzen ditu nazio eta eskualde mailan.

ONISEPen webgunea bisita ezazu

Dirulaguntzak

Dirulaguntza publiko guziak 11-25urtekoentzat

Pirinio Atlantikoetako Departamenduak 11-25 urtekoendako diren laguntza publiko guziak bildu ditu telekargatzekoa den gidaliburu honetan: formakuntza, dirulaguntza, bizilekua, etab.
Gazteendako gidaliburua telekarga ezazu (pdf – 2Mo) (dokumentu ez helgarria).

Hiriaren laguntza gazteentzat

Ikus gorago, “Hiriaren laguntza gazteentzat” atala.

Adinetara helduak

16 urtez goiti, gazteak Herriko Etxera jin behar dira nortasun agiriarekin eta familiako liburuxkarekin biztanle zerrendetan sartzeko. Herritartasun eguna egiteko deituko dira. 18 urtetan, errolda egin zen herriko bozka zerrendetan izena emana da automatikoki.