Fly me to the moon

Sailak/Tags
    raz

    Fly me to the moon-ekin, publikoa ilargira buruzko bidaia denboratik kanpo egitera eramaten du Léandre Clownek.

    Tandema: bi pertsonentzako txirrindula. 

    Bidaia: hemendik hara gertatzen zaigun guzia. 

    Ilargia: gu guzien helmuga iratzarriak garelarik. 

    Klun duoa: hondamena eta poesiaren soka-dantzariak. 

    Txirrindula hegalaria, egurra, burdina, errautsa, zapata lodiak eta bekainetaraino jaisten diren xapelak. Bi klunek ilargira buruz egin dezaketen bidaia da Fly me to the moon. Ameslariaren balentria da, bi hobengaberen balentria. Irri egitea, entzutea, harritzea, jostatzea... bezalako gauza sinple anitzez beteriko aldia, oparia zentzumenetarako. 

    Mai du Théâtre ekimenaren baitan Hendaia hiriarekin partaidetzan antolatua da ikuskizun hau. 

    Antzezpen zuzendaritza eta sorkuntza: Leandre Ribera 
    Klunak: Leandre Ribera et Laura Miralbés 
    Musikaria: Marco Rubiol 
    Musikagilea : Victor Morato 

    • Maiatzaren 24an, ostiralarekin – 19:30 
    • Zokoako pilota plazan (Eguraldi txarra baladin bada, Guy Poulou erabilera anitzeko esparruan izanen da) 
    • Denei irekia 
    • 40 min
    • Hitizk gabekoa
    • Urririk izena emanez: https://billetterie-ciboure.mapado.com/event/300142-spectacle-fly-me-to-the-moon-ikusgarria
    • Argibide gehiago ikuskizunaz: https://leandreclown.com/fr/spectacle/fly-me-to-the-moon/