Untxineko bestak 2026

Sailak/Tags
    raz

    Hutsegin behar ez den besta-gaualdia!

    Ziburuko besta-komiteak antolaturik, ekitaldi horrek musika, dantza eta mokofinendako jaki bereziak nahasiko ditu, denei irekia zaien inguru goxo batean.
    Arratsean, muskuilu eta lursagar frijituak, kroketak edo oraino taloak eskainiak izanen dira edategi- eta jantegi-gune batean.

    19:00etan, Juan Valiente-k bestak hasiko ditu, musika latino errepertorio batekin. 21:00etatik goiti, DJ Daniel-ek giderrak hartuko ditu besta-erritmoak bata bestearen ondotik emanez, gauean berant arte eta haurrak, adinekoak bezain bat dantzan arrarazteko.

    INFORMAZIO BALIAGARRIAK

    Agorrilaren 1ean (larunbata)

    18:30etik goiti, Koxe Arbiza plazan – Untxin Zokoa (Ziburu)

    Egitaraua:

    • 18:30: edategiaren eta jantegiaren irekitzea (muskuilu-lursagar frijituak, kroketak eta taloak)
    • 19:00: Musika latino kontzertua Juan Valiente-rekin
    • 21:00: dantzaldia, DJ Daniel-ek animaturik

    Saldo handian goaitatzen zaituztegu!