2026an, Ravel festibalak Espainia ospatzen du
Sei kontzertu emanak izanen dira Ziburun, Bixintxo elizan eta
Errekoletoak AOIZan.
Barbara Hannigan, Bertrand Chamayou edota Nelson Goerner bakarlariek, Lucero
Tena flamenkoaren izarrak eta Xavier de Maistre harpalariak, Les Métaboles
abesbatzak eta Léo Warynski haien zuzendariak baita talentu gazteek ere, Manuel
de Fallaren 150. urtebetetzea eta Ravelen obra ospatuko dute, kolore iberikoak,
erritmo liluragarriak eta ondare gurutzatuak nahasiz. Agorrilaren 26tik irailaren 5era, Espainiako azentuz josiriko 10
eguneko musikaldiaz gozatu!
2026ko agorrilaren 27a, osteguna
17:00 - Iraupena: 1h10 atsedenaldirik gabeZiburu – Bixintxo eliza
García Lorcari omenaldia
Barbara Hannigan, sopranoa
Bertrand Chamayou, pianoa
Federico García Lorcaren erailketaren 90. urtebetetzea markatzen duen 2026. urte honetan, Barbara Hanniganek, Bertrand Chamayouk eta Ravel Akademiako talentu gazteek Andaluziako olerkaria omentzen dute eta haren testuak abesten. Álvaro Pérez Sánchez 2025eko Ravel Akademiako konposizio sariaren irabazle gaztearen mundu mailako sorkuntzaren ondotik, George Crumben Ancient Voices of Children obra emana izanen da, Espainiako lurraren egiazko kanta.
2026ko agorrilaren 28a, ostirala
20:00 - Iraupena: 1h15 atsedenaldirik gabe
Ziburu - Bixintxo eliza
Madrilgo mezak
Les Métaboles, ahots eta musika taldea
Léo Warynski, zuzendaritza
Beren ahotsak “zerutik hurbil-hurbil dabiltza” (La Croix): Léo Warynskik zuzentzen duen Les Métaboles abesbatza Madril inguruan biltzen da. Bi obragile nagusirekin: Domenico Scarlatti, Espainiako erregearen gorteko musika maisua, aingeruekin dabiltzan hamar ahotsendako Stabat Mater baten egilea; eta Arvo Pärt, 2004ko martxoaren 11ko Madrilgo atentatuen ondotik deliberamendu kutsuko De Pacem Domine bat idatzi duena.
2026ko agorrilaren 29a, larunbata
20:00 - Iraupena: 1h20 atsedenaldirik gabe
Ziburu - Bixintxo eliza
Andaluziako irudipenak:
Albéniz, Iberia
Nelson Goerner, pianoa
“Begiak hesten dira, irudi gehiegiri beha egoteagatik itsuturik balira bezala” zerion Claude Debussyk obrari buruz: Isaac Albénizen Iberiaren lau liburuak pianorako errepertorioko gailurra dira. Nelson Goerner ez da beldurtzen Espainiako Everest horren aitzinean, zikloko erreferentziazko bertsio bat grabatu duelarik. “Argentinarra naiz jatorriz, musika horrek hunkitze nau, zeharkatzen nauen gezi bat bezala da”, salatzen du.
2026ko irailaren 3a, osteguna
17:00 - Iraupena: 1h atsedenaldirik gabe
Ziburu - Errekoletoak AOIZaren lehengo kapera
Manuel de Falla: iturriak eta ondareak
Benjamin Alard, klabezina eta zuzendaritza artistikoa
Gabriel Pidoux, oboea
Ravel Akademiako bakarlariak
1920ko hamarkadan bere Klabezinerako kontzertua idatzi zuelarik, Manuel de Falla aitzineko mendeetako Espainiako musikari buruz itzuli zen. Benjamin Alard-en zuzendaritzapean, Fundación Manuel de Falla erakundeak maileguan utziriko 20. mende hastapeneko klabezin batez obra hori jo eta grabatu duena, Ravel Akademiako bakarlariek bide historiko hori berriz marrazten dute... eta luzatzen ere José María Sánchez-Verdúren Las ínsulas extrañas obrarekin.
2026ko irailaren 4a, ostirala
20:00 - Iraupena: 1h atsedenaldirik gabe
Ziburu - Errekoletoak AOIZaren lehengo kapera
Mompou: bihotzaren taupada arinak
Jean-François Heisser, pianoa
“Musika isila” izenburuak Joan Gurutzekoa olerkari mistikoa du iturri: Música callada, Federico Mompouk 1959 eta 1967 artean sorturiko segida laburreko multzo zabala, ohiz kanpoko obra da. Espainiako pianorako errepertorioan berezitua den Jean-François Heisser-ek jestu minimalistak, zerura durundatzen duten ezkila boladak, iragana eta orainaren artean zintzilikatuak diren notak eskaintzen ditu.
2026ko irailaren 5a, larunbata
17:00 - Iraupena: 1h20 atsedenaldiarekin
Ziburu - Errekoletoak AOIZaren lehengo kapera
Serenata Española
Xavier de Maistre, harpa
Lucero Tena, kriskitinak
Lucero Tena mundu mailako kriskitinen izarra da, maiz flamenko dantzarien itzalean kukutua den musika tresna ohoretan ezarri duena. Espainiako musikazalea den Xavier de Maistre harpalariarekin topatu ondotik, biek disko bat argitaratu zuten 2018an, Serenata española, berezia bezain zoragarria. Bikoteak bere obra nagusiak emanen ditu, baita berri batzuk eskainiko ere.

