Apirilaren 15etik 25era, Festi-Contes jaialdiaren 13. edizioak ttipiak eta handiak asmamena ohoretan ezartzen duen mundu batera gomitatuko ditu. Zenbait egunen denboran, ipuinek, ibilaldiek eta topaketek emanen diote erritmoa jaialdiari, bakoitzari lasai ibiltzeko, entzuteko, une paregabeak partekatzeko aukera eskainiz.
Aurten, programazioaren hari nagusi gisa, "Archéo-Conte"
erakusketak ohiz kanpoko bidaia bat proposatuko du, fikziozko museo
irrigarri eta bitxi baten bitartez, alegiazko herrialde baten aztarnak miatzeko
xedez. Ipuinak musikarekin, antzerkiarekin, olerkiarekin baita
sukaldaritzarekin ere hitz eginen du, entzule guziak harritzeko eta loriatzeko.
Kari horretara, Ziburuko Herriko Etxeak jaialdiaren bi hitzordu
aterpetuko ditu atsegin handiz.
Artisten ahotsei jarraikitzeko eta familian, lagun artean edo bakarrik
ipuinen lilura partekatzeko gomit polita.
2026ko apirilaren 21a, asteartea
* 09:30 - 09:55* 10:45 - 11:00
Guy Poulou erabilera anitzeko gela, Ziburu
0 - 3 urtekoentzat
FRACAS KONPAINIA - « Elle tourne » (Itzultzen da)
Oihal liluragarrizko gopoila batean, hogei bat musika-kutxa kontzertu goxo-goxo baten heroiak bihurtzen dira. Harpak, gitarrak, itzal jokoek eta gauargiek giro argitsu eta lasaigarria sortzen dute, haur ttipi-ttipien zentzumen-ernatzeari egokia.2026ko apirilaren 24a, ostirala

* 19:00 (90min)
Errekoletoak
AOIZ, Ziburu
+ 14 urte
DORLETA KORTAZAR, SYLVAINE TERPEREAU & PAULINE JUNQUET
« D’écume et d’embruns : une histoire de femmes » (Hagunez eta itsas langarrez:
emazte istorio bat)
Sylvaine Terpereau kontalariaren hitz goxo eta indartsuei
adi egon, itsasoa eta emazteak funtsezko lekua duten Dorleta Kortazar
euskal kontalariaren kontakizunek osaturik. Biek, graziaz eta
zintzotasunez josten dute ikusgarriaren haria.
Pauline Junquet kantari eta gitarra joileak kontakizun
horiek euskal musikan inspiraturiko folk musika goxo eta liluragarriz janzten
ditu. Uhinen gisan, notek entzuleak kulunkatzen dituzte, musikak eta hitzek bat
egiten duten mundu batera eramateko. Elkarrekin, hiru artistek ohiz kanpoko
sorkuntza elebiduna eta poetikoa eskaintzen dute, itsasoa emazteen zortearen
hari nagusia bilakatzen delarik.
Ipuin, kantu eta musikaren artean, gaualdiak graziaz, zirraraz eta partekatzez
josiriko unea eskainiko du. Emazteei, itsasoari eta ipuin liluragarriei
eskainiriko omenaldia.
EGITARAU OSOA
Ikusgarri guziak urririk dira - Leku kopurua murriztua da.
Izena emateko
Donibane Lohizuneko mediateka
Telefonoz 05 59 26 28 99 zenbakira deituz
Edo harrera gunean (Foch plaza, 1.)

