Barne antolaketak programatuak dira harrera hobetzeko.
Modernoagoa, erakargarriagoa baina beti giro goxokoa, mediatekak bere ateak berriz irekiko ditu udaberrian, harrera berri batekin, frantsesez eta euskaraz!
Alabaina, obren denboran, mediatekaren arduradunak bere euskara maila hobetuko du.
Eta anartean, harremanetan egoten gara, berripapera eta bihozkaden bitartez!
Maileguen modalitateak egokituko ditugu irakurtzeko plazera atxik dezazuen!
Hetsi baino lehen, 10 liburu, 4 disko eta 2 DVD hartzen ahalko dituzue maileguan.
Mediateka berrian bildumak ahal bezain ongi antolatzeko asmoz, maileguan hartutako dokumentu guziak gutun ontzian
itzultzeko eskatzen dizuegu 2023ko apirilaren 6a baino lehen.
Argibide gehiago eskatu mediatekara deituz!