Ariketa rol joko batean oinarritzen da: euskaraz mintzo den ahobizi edo euskara ulertzen duen belarriprest. 11 egunez, parte hartzaile guziek hautatu duten rola adierazten duen txapa jantziko dute, solaskideak euskaraz mintzatzera gomitatuz.
Zehazki, helburua da euskaraz mintzatzea euskara ulertzen duten guziekin, nahiz eta denak ez diren euskaraz erantzuteko gai: bi hizkuntzetan hitz egin dezagun, elkar ulertzen dugun artean, euskara ahal bezainbat erabiltzeko, ahal bezainbat jenderekin!