Encan auzotegia: proiektuan parte hartu!

Sailak/Tags
    raz

    2024ko azken hiruhilekoan, Encan auzotegia antolatzeko proiektuaren funtsezko urratsa abiaraziko da, programatze ikerketen abiatzearekin eta hitzartze herritarrarekin.  

    Auzotegi berri bat lekuan berean berreraikitzea, aukera paregabea Ziburun  

    Ziburuko biztanleen bizitegi beharrei erantzuteko xedez, 2015etik goiti, Encan auzotegia hedadura handiko hiri-berritze ekintza baterako gune egoki gisa identifikatua izan da, bere kokapena estrategikoa delarik eta 6,6 hektareako azalera duelarik. 

    Bizitegi helgarriak sortzeaz gain, garraiorako azpiegiturak, kalitatezko eremu publikoak, zerbitzuak eta jarduera ekonomikoak biltzen dituen auzotegi bat sortzean datza egitasmoa.

    Gaur egun, proiektuak urrats berri bat gainditzen du hiri-programatze ikerketaren abiatzearekin, gida-plana apailatzeko bidea emanen duelarik, hots auzotegiaren antolaketarako norabide handiei erantzunen dizkion auzotegiaren irudikapen grafikoa. Hausnarketa elikatzeko eta hautuak eta erabakiak egiten laguntzeko, Eneko Aldana-Douat Ziburuko auzapezak, Jean-René Etchegaray Euskal Hirigune Elkargoko lehendakariak eta aipatutako gaien ardura duten herriko eta elkargoko hautetsiek biztanleekin hitzartze zabal bat eramateko hautua egin dute, arlo honetako arauzko betebeharrez gain.

    Euskal Hirigune Elkargoaren eta Ziburuko hiriaren obragintzapean, aholkulari talde bat hautatua izan da gida-plan hau apailatzeko; Mugikortasunen Sindikatuak eta Pirinio Atlantikoetako Departamenduak ere apailatzean parte hartuko dute.

    Behin adostua, urrats berri bat abiatuko da, antolaketa orokorreko proiektu bakoitzaren ikerketa xehearekin, obrak hasi baino lehen egina izanen dena.

    Hedadura zabaleko hitzartzea

    Biztanleek proiektuan aktiboki parte har dezaten, mota anitzeko hitzartze eta parte hartze uneak proposatuak izanen dira ikerketak iraunen duen denbora osoan, 2024ko irailaren 30etik goiti.

    Auzotegietako batzordeen bulegoen topaketa 2024ko irailaren 30ean

    Egitasmo hau Ziburuko biztanle guziena da; hara zergatik hautetsiek auzotegietako batzordeen ordezkari guziekin bildu nahi izan duten, hastear den urrats berria aurkezteko, gaiari buruzko berriak zabal ditzaten.

    Orduan, auzotegietako batzordeei berriak emanak izanen zaizkie eta beren iritziak bilduak izanen dira ikerketak iraunen duen denbora osoan, berriak biztanleei helaraz diezaieten eta dagozkien solaskideengana bidera ditzaten.

    Inkesta lekuan berean 2024ko urriaren 11n

    Hitzartze bulegoak eramanik, inkesta bat eramana izanen da lekuan berean galdeketa baten bidez, biztanleek proiektuari buruz dituzten itxaropenak biltzeko, ekintzarako bideak identifikatzeko, etab.

    Esplorazio-ibilaldi bat 2024ko urriaren 12an

    Oroitzapenetik etorkizunera: Encan auzotegia konta dezagun! Akuilagarri izateko xedea duen lelopean, auzotegiko hiri-bisita bat proposatua izanen da urriaren 12an, Atlantiko eta Pirinioetako Hirigintza Agentziaren eskutik, denei irekia. Parte hartzaileei bisita liburuxka bat eta polaroid argazki makina bat utziak izanen zaizkie eta, taldeka, auzotegian gaindi ibiliko dira honen aberastasunak (berriz) ezagutzeko, oroitzapenak eta anekdotak iratzartzeko, lekuaren historia kontatzeko.

    Izena emanez hemen

    Itxaropenak biltzeko tailerra 2024ko azaroaren 5ean

    Ziburuko auzapezarekin eta Euskal Elkargoko lehendakariarekin, gaualdi bat proposatua izanen zaie ziburutar guziei, 18:30etik 21:30era, Errekoletoak gunean. Proiektuaren eremuari buruzko berriak ematea, parte hartzaileen itxaropenak aipagai ezartzea eta proiektuaren kalitatezko irizpideak eraikitzea izanen dira gaualdi honen ardatzak. Taldeka eta gaika, biztanleak zuzenki parte hartzera gomitatuak izanen dira beren ideiak, itxaropenak azalduz.

    Ahal bezain lagun gehien biltzeko, gutun bidezko gomita bat bidalia izanen zaie ziburutar batzuei, bozka zerrendetan zozketa bidez hautatuak. Ekintza ospetsua, denei zuzendutako komunikazioarekin batera eramana, ziburutar guziak gomitatuak izanen direlarik; gutunak mobilizazioa azkartzea du xede. 

    Familiak ez baztertzeko xedez, batez ere guraso bakarrekoak, animatzaile bat ere izanen da haurrak errezibitzeko eta artatzeko gaualdiaren denboran.

    Izena emanez hemen

    Gazte tailerrak, programatzailearen tailerra, “Oroitzapenetik etorkizunera: Encan auzotegia konta dezagun!” gaualdia, gertakizunak aztertzeko tailerra eta abar antolatuak izanen dira 2024. urte bukaeran eta 2025. urte osoan zehar. Hitzartze honen emaitzak plazaratuak izanen dira, parte hartzaileei beren lanaren fruituak aurkezteko xedez.