Encan auzotegia: itxaropenak biltzeko tailerra azaroaren 5ean

Sailak/Tags
    raz

    Encan auzotegiko antolaketa ikerketak kari, hiriko eta elkargoko hautetsiek biztanleekin hitzartze zabal bat eramatea erabaki dute. 
    Helburua

    • Herritarrei hitza ematea eta biharko auzotegia marrazteko proiektuan sarraraztea! 
    • Gogoeta elikatzea eta erabakiak hartzea erraztea 

    Horrela, zenbait hitzordu proposatuak izanen zaizkie ziburutarrei, ikerketak iraunen duen denboran osoan zehar, 2025-2026. urtea arte iraunen duelarik.  

    Azaroaren 5a, asteartea, 18:30-21:30
    Hitzorduaren kokapena: Ziburuko Errekoletoen komentuko kapera

    Tailerra bi urratsetan antolatuko da:

    • Lehen urratsa  argibideak emateko eta proiektuaren eremua, xedeak, eragileak, egutegia, hitzartze-prozesua eta lehen diagnostiko-elementuak aurkezteko;
    • Bigarren urrats parte hartzailea, etorkizuneko gunea antolatzeko itxaropenak eta proposamenak agertzeko aukera emana izanen zaizuelarik.

    Tailerrean parte hartzeko izena eman behar da nahitaez, eta leku kopuru mugatua da. Izen ematea banakakoa da.

    Harrera 18:15etik goiti eginen da. Tailerrean zehar otordu arin bat eskainiko da. Harrera gune bat sortuko da, animatzaile baten ardurapean, 3 urtetik gorako haurrentzat. 3 urtetik beherako haurrak gurasoen ardurapean egonen dira.

    Tailerrean parte hartzeko izena ematen dut

    Encan auzotegiaren proiektuari buruzko argibide gehiago hemen