Encan auzotegiko "gida-maparen" emaitzen aurkezpena
Ziburuko Herriko Etxeak eta Euskal Hirigune Elkargoak atsegin handiz gomitatzen zaituztete Encan antolatzeko proiektuaren "gida-maparen" emaitzen aurkezpenera.
Hiri ibilaldiz, lekuan berean eginiko ikerketez, tailer parte hartzailez eta aukeren azterketez osaturiko hitzartze azkar baten ondotik, urte bat baino gehiago iraun duena, emaitzak aurkeztuak izanen dira mahai baten inguruan, proiektuaren ardura duten hirigileen ondoan.
DENEI IREKIA ZAIEN TOPAKETA - IZENA EMAN BEHAR
2025eko azaroaren 12a, asteartea
18:30 - 21:00 (publikoari harrera 18:15etik goiti)
Errekoletoen kapera
François Turnaco kaia, 2. – Ziburu
Topaketa denei irekia zaie.
Sartzea urririk da.
Izena eman hemen
Janari mahai bat eskainia izanen zaizue gaualdiaren denboran.
Harrera gune bat plantan ezarria izanen da 3 urtez goitiko haurrentzat, animatzaile baten ardurapean.
3 urtez peko haurrak gurasoen ardurapean izanen dira.
Behar izanez gero, bigarren saio bat antolatua izanen da 2025eko azaroaren 13an, asteazkena, 18:30etik 21:00etara, toki berean.
Hiri-proiektu garrantzi honetan parte hartzera etorriko zaretela espero dugu.
Proiektuaren aitzinatzearen berri ukanen duzue Web orrialde honetan eta honen apailatzean parte har dezakezue HEMEN