Encan auzotegia: esploratze ibilaldia urriaren 12an

Sailak/Tags
    raz

    Encan auzotegiko antolaketa ikerketak kari, hiriko eta elkargoko hautetsiek biztanleekin hitzartze zabal bat eramatea erabaki dute. 
    Helburua? 

    • Herritarrei hitza ematea eta biharko auzotegia marrazteko proiektuan sarraraztea! 
    • Gogoeta elikatzea eta erabakiak hartzea erraztea 

    Horrela, zenbait hitzordu proposatuak izanen zaizkie ziburutarrei, ikerketak iraunen duen denboran osoan zehar, 2025-2026. urtea arte iraunen duelarik.  

    2024ko urriaren 12a, larunbata, 10:30-12:30
    Hitzorduaren kokapena: Ziburuko Marinela ikastetxeko aparkalekua

    Auzotegian ibiliz eta honen historia ezagutuz, biztanleak Encan auzotegiaren gainean begirada berri bat pausatzera eta honen etorkizuna galdekatzera gomitatuak dira. Bisitan parte hartzeko, izena eman behar da nahitaez. Izen ematea banakakoa da. Bisitak 1h30 iraunen du.

    Abiapuntua Ziburuko Marinela ikastetxeko aparkalekuan izanen da, 10:30ean.

    Oharra: bigarren ibilaldi bat egiten ahalko da jendeketa handia izanez gero.

    Bisita Marinela ikastetxean bukatuko da, lagun arteko hurrupaldiarekin.

    Izena eman hemen

    Encan auzotegiari buruz argibide gehiago hemen