emazteen eskubideen nazioarteko eguna

Sailak/Tags

    Martxoaren 8an… eta urteko beste egun guzietan: emazteen eskubideen nazioarteko eguna !

    Martxoaren 8 honetan, emazteen eskubideen eguna kari, Euskal Elkargoak emazteei leku handiagoa emateko sentsibilizazio kanpaina bat abian jartzen du!

    Emazte horiek dira herri baten auzapeza eta, aldi berean, etxalde buru, sukaldeburu izarduna eta Frantziako lehen emazte langile hoberena, munduko pilota txapelketan bost aldiz txapeldun izandako pilotaria, edota idazle, film idazle, aktore, Frantses Akademia kide.

    Xole Aire, Andrée Rosier, Maritxu Housset eta Florence Delay ezagutezin ez diren emazte horietakoak dira! Beste hainbeste herriekin Euskal Elkargoak daraman komunikazio kanpainak emazte horiek agerian jartzeko eta denen bistara ezartzeko xedea du.

    2023ko martxoaren 8tik goiti, autobus geltokietan, bide bazterretan, sare sozialetan, egunkarietan, telebistan zein zineman izanen dira; leku guzietan izanen dira, Euskal Herriak kontuan har ditzan eta emazteei leku handiagoa utz diezaien, ez martxoaren 8an soilik, baizik eta egunero.

    Ezin kontuan ez hartu !
    Borroka gaitezen emazteak ikusiak izan daitezen !
    Emazteen Eskubideen Nazioarteko Eguna. 


    Ziburuko hiriak oroitarazten du bortizkeriak denok hunkitzen gaituela eta zerbait egin dezakegula, izan lanean, etxean edo eremu publikoan.

    Izan gaitezen biktima, lekuko nahiz erasotzaile ere, bortizkeriatik ateratzeko lehen urratsa urririkako telefono zenbaki anonimora deitzea da: 3919 (egunero, gau eta egunez).
    Hil ala biziko kasuetan, 112 zenbakira deitu.
    Eta gure eskualdean, ondokoekin harremanetan sar zaitezke:
    • VIE (Bortizkeria, Informazioa, Entzuteko zerbitzua) Sagardian, Donibane Lohizunen: 06 41 02 52 87
    • Baionako Ospitaleko biktimologia zerbitzua: 05 33 78 81 37