Ekainaren 30eko hiriko kontseilua: biztanleak sustatzeko neurriak

Sailak/Tags
    raz

    Azken hiriko kontseilua izan da Ziburuko familiak bizitzaren kostuaren emendatzeari aurre egiten laguntzeko neurriak aurkezteko aukera.

    Eskolako jantegia: prezio sozial baten sortzea eta prezioen mantentzea

    Familia xumeenak pandemia ondoko eta inflazio handiko garaia honetan laguntzeko, zinegotziek prezio sozialak plantan ezartzea erabaki dute, familia xumeenen haurrei jantegian jateko bidea eskaintzeko eguneko 1€eko prezioan. Diru laguntza hori 400 edo gutiagoko familia kozientea duten familiei esleitua izanen zaie.

    Gainera, zinegotziek indarrean dauden prezioak mantentzea eta inflazioari lotutako bazkari kostuaren emendatzearen ondorioak ez jasanaraztea erabaki dute, familien egoera ez larriagotzeko.
    "Ahal bezain haur gehienei jantegian kalitatezko bazkari bat ukaiteko bidea eskaintzea dugu xede" dio Leire Larrasak, Hezkuntza, Haurtzaroa eta Gazteriaren ardura duen axuanta, "eta bide hori arrazoi ekonomikoengatik helgarria ez izatea baztertu nahi dugu."

    Kirolaren praktika sustatzea kirola denentzat dispositiboarekin

    Gorputz eta buru osasunean dituen onurengatik, hiriko taldeak kirola sustatzeko ekintza bat baino gehiago abiarazi ditu orain dela bi urte, besteak beste gazteen aldean.
    "Kirol elkarteek konfinamenduaren ondorioz jende gutiago biltzen zutela jakinarazi digute, batez ere gazte gutiago, nahiz eta jarduera fisiko erregular bat funtsezkoa den osasunerako eta ongizaterako" dio Leire Larrasak.
    Urraspide honetan gehiago engaiatzeko xedez publikoa zabalduz, eta tokiko elkarte sarea aberatsa dela kontuan hartuz, kirola lehen lerroan ezartzeko eta bere praktika sustatzeko xedea duen zeharkako proiektu ausarta eramaten du, edozein izan daitezen kirolarien adina eta irabaziak. 
    Horrela, zinegotziek tokiko elkarte eta klubetan kirolean aritzeko dispositibo bat sortzea onartu dute prezio sinboliko baten truke (30€ urtean lagun bakoitz).
    Xedetzat dauzkagu:

    • 18 urtez pekoak, asteazkenetan eta eskola oporretan;
    • Emazteak;
    • Adinekoak.

    Gazteendako esku ukaldi bat!

    Gazteak sustatzeko, behar handiena dutelarik, hiriak "Zoaz, aurreratzen dizugu" diru laguntza esleitzeko moduak berrikustea erabaki du.
    4 finantzabide ditugu aipagai:

    • Gia baimenerako laguntza, gazteen mugikortasuna errazteko, lan bat bilatzeko lehen urratsa delakoan;
    • AIGA aurkezteko laguntza;
    • Bizikleta bat erosteko laguntza;
    • Proiektuak diruztatzeko laguntza (bidaia humanitarioak, ikasketak, etab.).

    Ohar gisa, dispositibo horiek hiriak sortu berri duen laguntzaren osagarri dira, haurtzain baten enplegatzea laguntzeko familiei esleitutako laguntza (Ikus Haurtzaintzarako hiriko laguntza berri bat artikulua).