Egoera zibila

Egoera zibila

Nortasun txartela edota pasaportea berritzea

Zure nortasun txartela edota pasaportea berritzea Donibane Lohizuneko herriko etxean egiten da (hurbilena), hitzordua hartu ondoren: 05 59 51 61 71.
Lineako dosierra bete behar da.

Ekarri beharreko dokumentuak

  • Argazki 1 indarrean diren moldeetakoa
  • Bizileku frogagiri izenduna
  • Nortasun agiri 1 (nortasun txartel zaharra edo pasaportea)
  • Pasaporterako: zigilu gastua

Ezkontza

Ezkontza proiektu orotarako, herriko etxera jo ezazu zure dosierra jasotzeko: 05 59 47 26 06

Bizikidetasunezko hitzarmena (PACS)

Bizikidetasunezko hitzarmena bizi zaren herrian egiten da (bizitegi nagusia).
Zure bizikidetasunezko hitzarmena prestatzeko, Herriko Etxean aurkeztu aitzin, telekarga eta bete ezazu honako dokumentu hau: CERFA 15725-03 (telekargan). Zure dosierra Herriko Etxearen harlekuan ere jaso zenezake.
Gero, Herriko Etxean hitzordua har ezazu bizikidetasunezko hitzarmena sinatzeko: 05 59 47 26 06.

Ekarri beharreko dokumentuak:

  • Sortze agiria
  • Nortasun agiria

Familia liburua frantses-euskara

Euskararen bizkortzeko daraman politika publikoaren harira, Ziburuko Herriak familia liburu elebidunak (FR/EUS) proposatzen dizkie herritarrei. Herrian ezkontza bat egitean bana dakizkie jadanik ziburuar familia liburu bat duten familiei.

OHARRA: Erabilera sinbolikoa duen dokumentu hori legelariak ezarri moldea zorrozki betez egin da. Ez du eragin juridikorik eta ezinen da administrazio urraspideetan erabili. Erabiltzaileentzat balio afektiboa du.

Sortze agiria, ezkontza agiria, heriotz agiria

Egoera zibileko agiri baten eskatzeko, lineako inprimakia bete ezazu
Herriko Etxera jo dezakezu ere, nortasun agiri bat eramanez.

Erroldatzea baitezpadakoa 16 urtetik goiti.

Frantses nazionalitatea baduzu, erroldan behar duzu sartu 16 urte betetzerakoan.
Urraspide hori linean egin liteke service-public.fr webgunean edo Herriko Etxean: 05 59 47 26 06.

Ekarri beharreko dokumentuak:

  • Indarrean den pasaportea edo nortasun txartel nazionala
  • Familia liburu eguneratua

Behin betebehar hori beterik, errolda agiria jasoko duzu. Agiri hori zenbait urraspidetan aurkeztu beharko duzu (besteak beste, batxilergorako 18 urte baino lehen izena emateko).
Errolda militarrari esker, Administrazioak defentsa eta herritartasun jardunaldira (DHJ-JDC) dei zaitzake; jardunaldi horretan, DHJ-JDC horretan parte hartu izanaren banakako agiria jasoko duzu. 

Erroldan sartzen ez bazara:

  • Ez zara DHJ-JDC horretara deitua izanen eta ezinen duzu horretan parte hartu;
  • Ezinen duzu agintaritza publikoaren kontrolpeko lehiaketa eta azterketetarako (gidabaimena, batxilergoa, etab.) 25 urte bete arte izena eman;
  • Ez zara hautesleen zerrendetan 18 urterekin automatikoki zerrendatua izanen.

Oharra: 16 urtez baitezpadakoa den errolda hori 5 urtez behin egin ohi den herritarren erroldatze eragiketen bestelakoa da.

Hauteskundeak

Bozkatzeko, hautesleen zerrendan behar duzu zerrendaturik izan. Frantses nazionalitatea duen oro, legezko adinetara heltzean (18 urte), automatikoki da bizitegi nagusia duen herriko hautesle zerrendan sartua, baldin eta pertsona horrek 16 urtetan erroldatze urraspidea egin badu.
Zerrendan sartzeko Herriko Etxeko harlekura joan zaitezke edo urraspidea linean egin.


Linean zerrendara sartzeko eta Herriko Etxean zerrendara sartzeko behar diren dokumentuak:

  • Zure nortasun agiria
  • Bizileku frogagiri izenduna

Herriko Etxean izena emateko:

  • Izena emateko eskaria egiteko cerfa n°12669 inprimakia har ezazu (inprimagailurik ez bazenu, Herriko Etxean ere eskura zenezake).
Linean izena ematea:
  • Linean izena emateko, France Connect webgunera jo ezazu
  • Zure hautesle txartela posta arruntaz igorriko zaizu etxera urtean zehar.

Izen emate eskaria egin duzularik ere, zure txartela hauteskunde baterako garaiz jaso ez baduzu, zure nortasun agiriarekin bozkatzen ahalko duzu.

Hilerriak

Emakida baterako eskaria Egoera Zibila – Herriko Biztanleria Zerbitzuan egiten da, hitzordua hartu ondoren: 05 59 47 26 06 edo population@mairiedeciboure.com

Ene ibilgailua matrikulatzea


Ene ibilgailua webgune ofizialean matrikularaztea


Aparkatzea

Jarioak hobe zirkula daitezen eta ibilgailuak aparkalekuetan alda daitezen, Ziburuko Herriak ordainpeko zenbait zona ezarri ditu herrian.

  • Aparkatze Ondorengo Prezio Finkoa
  • Baitezpadako Aitzinetiko Administrazio Helegitea (BAAH-RAPO) aurkeztea

Baitezpadako Aitzinetiko Administrazio Helegitea (BAAH-RAPO) aurkeztea.

BAAH-RAPO hori baitezpada egin behar da Aparkatze Ondorengo Prezio Finko AOPF-FPS

baten aurka justizia bidean abiatu baino lehen. Ezinbestekoa da gutunean, “ordaintzeko agiri honen aurka nola egin?”orrialdean datozen jarraibideak jarraitzea, bai eta eskatzen zaizkizun frogagiri guztiak ematea ere eta ANTAI (Hutsen Tratamendu Automatikorako Nazio Agentzia) agentziak eman ordaintze agiriaren kopia eranstea (orri berdea), helegitea onartuko bada.
Helegitea jakinarazia izan den datatik hilabeteko epean egin behar da, Baitezpadako Aitzinetiko Administrazio Helegiteen (BAAH-RAPO) atarian Aparkatze Ondorengo Prezio Finkoaren aurka egiteko (urririk).

Baitezpadako aitzinetiko administrazio helegitea aurkeztea

Helegitea igorri den datatik hilabeteko epean ez bazaio BAAH-RAPOari arraposturik eman, helegite hori bururatu gabetzat hartuko da. 2 hilabete ukanen dituzu orduan AOPF-FPS hori ordaintzeko (3 hilabete AOPF-FPS abisuaren jakinarazpenaren datatik kontatuz gero).

Ordainpeko Aparkatzearen Auzibidearen Batzordearen aitzineko helegitea

Helegiteak huts eginez gero, erabiltzaileak, egoki baderitzo, Ordainpeko Aparkatzearen Auzibidearen Batzordearengana (OAAB-CCSP), Limoges-era, jo dezake hel egitera, baldin eta Aparkatze Ondorengo Prezio Finko hori aitzinetik ordaindu badu.

Ordainpeko aparkatzearen auzibidearen batzordearen webgunea ikus

Egoera zibileko beste zeinahi urraspidetarako (deituraren aldaketa, izenarena, aitzinetiko ezagutza, etab.): Herriko Etxearengana jo ezazu: 05 59 47 26 06.