Janari hondakinak: bereizteko ohitura har dezagun !

Sailak/Tags
    raz
    Janari hondakinak bereiztea errazago bilakatzen da.

    Euskal Hirigune Elkargoa bilketa dispositibo berri bat zabaltzen ari da bizitegi eraikinetan, auzoko konpostagailuek hunkituak ez diren biztanleei biohondakinak balorizatzeko bidea eskaintzen dietelarik.

    Ziburun aitzina doan bereizteko dinamika

    2022tik goiti hondakinen bilketan eta bereizketa aginduen zabaltzean hiri pilotua den Ziburuk emaitza bihotz-sustagarriak bildu ditu epe motzean. %40 hondakin gehiago bereiziak eta etxe-hondakinen heren bat gutiago. Urraspide horren ildotik, Herriko Etxeak konpostatze kolektiboa garatu du, besteak beste Marinela-Zubiburu auzotegiko biztanleek eskaturik auzo-batzordearen bitartez. Gaur, urrats berri bat abian jarria da janari hondakinak hobeki balorizatzeko eta etxe-hondakinekin batera botatzen den hondakin kopurua murrizteko gisan.

    Zergatik bereizi janari hondakinak?

    Janari hondakinek etxe-hondakinen %25 osatzen dute. Haatik, horietako gehiena balorizatua izan daiteke, gainerateko hondakinekin batera bota baino. Zurikinak, janari hondarrak, kafe hondarkina, dute zakutxoak, esnekiak, haragi edo arrain hondarrak... Hondakin horiek bereiz bilduak izan daitezke konpost bihurtzeko.ansformés en compost.

    Bizitegi eraikin batean bizi zara?
    Bilketa dispositibo berria


    2026ko urriaren 5etik goiti, Euskal Hirigune Elkargoa janari hondakinen bilketa zabaltzen ari da hiri-barnetik kanpo dauden bizitegi eraikinetan.

    Nola ibiltzen da?

    • Etxean bereizi: janari hondakinak biltzeko ontzi bat ezarria da zure esku.
    • Zure hondakinak bota: ontzia betea delarik, zure eraikinaren ondoan jarria den biohondakinen edukiontzira bota.
    • Balorizazioari lekua egin: bilduriko hondakinak balorizazio gune batera eramanak dira konpost bihurtzeko.
      Dispositibo horrek janari hondakinak etxe-hondakinengandik erraz bereizteko eta birziklatzeko bidea errazten du.

    Zer bilakatzen dira nire janari hondakinak?

    Eraikinetako bilketa dispositiboaren harira, langileek astean behin edo bitan esku hartzen dute edukiontziak husteko. 
    Ekipamendu horiek usainak, isurtzeak eta marmutxa kaltegarrien agertzea baztertzeko gisan eginak dira.
    Ondotik, janari hondakinak balorizazio gune batera eramanak dira eta konpost bihurtuak.

    Dispositibo hori ez dagokizu? 

    Konpostatze kolektiboa gogoan erabili!

    Ziburun, auzoko hiru konpostagailu daude:

    • Zubiburu
    • Gurutze Saindua
    • Unstin

    Interesatuak diren biztanleek izena eman dezakete Bil Ta Garbiren aldean eta konpostatze kolektiboaren aginduak errespetatzeko gutuna izenpetu.

    Nola ibiltzen da konpostatze kolektiboa?

    Konpostagailura bota diren janari hondakinak ekai idorrekin nahasiak dira, hala nola aldaxkak, hostoak, mozturiko belarra, herriko zerbitzu teknikoak ekarririk.

    Pixkanaka, nahasketa hori konpost bihurtzen da. Ondotik, erabiltzaileen esku ezarria da lore asketarako, baita herriko zerbitzuen esku ere berdeguneen artatzerako.

    Konpostatze kolektiboak biohondakinak tokian berean balorizatzeko bidea eskaintzen du, auzotegiko bizitzan ere parte hartuz.

    Ohitura ona: bereizketari buruzko oharra irakurri!

    Bota ditzakezun hondakinei buruz zalantzarik duzu?

    Telekargatu bereizketa gidaorria  ICI

    Jestu bakoitzak balio du!
    Zure janari hondakinak bereiziz, etxe-hondakinen bolumena ttipitzean, biohondakinen balorizazioan eta gure lurraldeko baliabideen zaintzan parte hartzen duzu.