Crocodiles jatetxea

Sailak/Tags
    • Webgunea
    • Telefonoa

    • E-mezua

    • Helbidea

      Koxe Arbiza plaza
      64500 Ziburu

    2023ko ekainaren 23tik goiti, Aurelio eta Estelle sukaldariek Crocodiles jatetxea ireki dute Koxe Arbiza plazan, eta fintasuna, ausardia eta soiltasuna nahasten dituen karta bistronomikoa proposatzen dute, giro intimo, goxo eta lasaian, bakoitza ongi sendi dadin, bere lekuan!

    Sukaldaritza gastronomikoan adituak, New-York, Londres eta Parisen aritu izan ondotik, bikoteak Ducasse, Jean-François Piège edota Ladurée etxeetan egon da Ostalapia etxaldera iritsi aitzin, eta ondotik, Ziburura.

    Haien lema?
    Ekoizkin freskoak, tokikoak eta, noski, sasoikoak, kalitatezko baina fazoinik gabeko apairuak proposatzeko! 

    Bazkaltzeko (menua 25€) eta afaltzeko irekia (karta hilabetero aldatzen da)…