Bazenekien?
Gidabaimena, AIGA, proiektu pertsonala edo humanitarioa: Ziburuko Herriko Etxeak 15-25 urte arteko gazteak haien proiektuak eramaten laguntzen ditu.
2017tik goiti, “Aitzina, aitzinatzen dizugu” dispositiboak ziburutar gazteei diru laguntza bat baliatzeko bidea eskaintzen die, herriko zerbitzuetan eginiko zenbait orduren truk.
2017tik goiti, 37 proiektu lagunduak
Dispositiboari esker sustatuak izan dira:
- 15 gidabaimen
- 13 AIGA
- 9 proiektu pertsonal edo humanitario
Diru laguntza bat aitzina joateko
200 eta 500 € arteko laguntza bat esleitua izan daiteke gidabaimena edo AIGA diruztatzeko.
Laguntza horren truk, gazteak 15 eta 25 oren artean egin beharko ditu herriko zerbitzuetan.
Gazteak haien proiektuetan sustatzeko bide konkretua, Herriko Etxeko zerbitzuak ezagutaraziz eta tokiko bizitzan parte harraraziz
Dispositiboa baliatzeko baldintzak
Lagundua izateko, honako
baldintzak bete behar dira:
- 15 eta 25 urte artekoa izan;
- Ziburun bizitzen urte bat gutienez eramatea;
- Aribidean edo etorkizuneko proiektu bat ukaitea.
Proiekturik? Aipa dezagun!
Zure gidabaimena pasa nahi duzu, AIGA prestatu edo proiektu pertsonal edo humanitario bat gauzatu? Ziburuko Herriko Etxea zure zerbitzuko dago proiektu horiek gauzatzen laguntzeko.
Argibideak eta hitzordua eskatzeko:
portail.famille@mairiedeciboure.com
05 59 24 65 58
“Aitzina, aitzinatzen dizugu”: gazteak haien proiektuetan laguntzeko elkartasun- eta lankidetza-urraspide sinplea.

