Ekainaren 16tik uztailaren 17ra, Ziburuko Herriko Etxeak Ziburu Hartu Liburu ekitaldiaren 9. edizioa antolatzen du, Partir en Livre ekitaldiaren harira.
Udaro, liburuek apalategitik ihes egiten dute haur, familia eta begiluzeengana joateko, hiriaren bihotzean. Ziburun, ekimena berritua da: irakurri, entzun, jolastu, sortu... ipuinak elkarrekin biziarazteko hainbat bide.
2026ko edizioak "Gure heroi txiki eta handiak" gaia ospatzen du. Eguneroko heroiak edota ohiz kanpoko pertsonaiak, gure asmamenak hazten dituzte eta gure bideetan laguntzen gaituzue.
Topaketak, tailerrak, irakurraldiak eta ikuskizunen bitartez, edizio horrek mota guzietako adorea eta asmamena ohoretan ezartzen ditu. Irakurtzeko, asmatzeko... eta heroia bihurtzeko uda oso bat.
Ziburu Hartu Liburu baino lehen…
Eskolako topaketak – Ekainean
Ziburuko ikasleek honakoak ezagutuko dituzte:
- Gilles Freluche, irudigile eta diseinugile grafikoa
- Idoia Rodriguez Mondragon, idazle engaiatua
- Athizes argitaletxea, argitaletxe engaiatua
egitarau osoa
Ekainaren 16tik agorrilaren 1era

Erakusketa interaktiboa: Nork hilotz utzi du Lemaure jauna?
François Rospide mediateka
Mediatekaren ordutegia
12 urtetik goiti – Izena eman behar
Polizia motako inkesta batean murgildu. Tauleta bat eskutan, tokiak miatu, susmagarriak galdezkatu eta ipuinaren heroia bilakatu.
Ekainaren 16a, asteartea – 18:30
Kontzertu marraztua: Suzko Txori Txikia
François Rospide mediaketaDenentzat – Izena eman behar
Musika eta irudigintza nahasten dituen ikuskizuna, ipuin errusiar batean inspiraturik eta Parisko Orkestrako musikariek eta Camillou Jourdyren marrazkiek eramanik.Ekainaren 17a, asteazkena
Literatura eta mitologia munduetako heroiei eskainiriko eguna
10:00 – 13:00: liburutegi ibiltaria & animazioakMarinela auzotegiko merkataritza gunea
- Irakurketa eta atseden aldia, sarrera libre
- Le 5ème Art liburu saltegia
- Heroien inguruko sorkuntza-tailerrak
9:30 & 10:30: musika-ipuina
Marinela auzotegiko merkataritza gunea
0–5 urte – Euskaraz
Esku eta larru – Maddi Zubeldiaren ahotik
18:30: ikuskizuna
Marinela ikastetxeko jostalekua
6 urtetik goiti – Izena eman behar
Bere izpiliku sasian kukuturik, Cyranok bokata usain goxoa zuen @Chloé Habasque


Ekainaren 24a, asteazkena – 14:30
Mitologiari buruzko rol jokoa
Sardara gela9 urtetik goiti – Izena eman behar
Mitologiazko kontakizun handietan inspiraturiko talde-abentura bat sortu.
Uztailaren 10a, ostirala
Heroi arruntei buruzko eguna
Koxe Basurco karrika – Zubiburu auzotegiaDenentzat – Sarrera libre
10:00 – 13:00: liburutegi ibiltaria & erakusketak
- Gure urratsak haien urratsetan (argazkiak)
- Ziburuko oroitzapenak & gogoetak (soinuak)
- "Ziburu, oroimen bizia" ibilaldia
11:00 & 18:30: ibilaldi kontatua
Denentzat – Izena eman behar
Gogoratzen zara? Julie Arnaud-en ahotik
Uztailaren 11, larunbata
Emazte heroiei buruzko eguna
Zokoa & Koxe Arbiza plaza
10:00 – 13:00: liburutegi ibiltaria
Sarrera libre
- Irakurketak eta animazioak
- Emazte heroien potretak sortzea
- Irakurraldi-ibilaldi elebiduna (10:30)
16:00 – 19:00: murgiltze eta soinu esperientzia
Denentzat
La Grande Illusion elkartearen 18 kutunak
19:00: karrikako ikuskizuna
10 urtetik goiti – Izena eman behar
Isilekoak – La Baleine Cargo konpainia @Mathieu Vouzelaud HD2

Uztailaren 17a, ostirala – 22:30
Aire zabaleko bideo emanaldia
Irati – Paul Urkijo Alijo
Pilota plaza
Denentzat (abisuarekin) – Sarrera libre
Euskal mitologian inspiraturiko film epikoa.
Argibide baliagarriak
Ekitaldi guziak urririk dira
Izena emateko:06 10 75 45 61 / 05 59 47 12 93
animations@mairiedeciboure.com
mediatheque@mairiedeciboure.com
https://billetterie-ciboure.mapado.com



