CDG zubiko obrak 2025ean

©komcebo

Sailak/Tags
    raz

    Pirinio Atlantikoetako Departamenduak obrak eramanen ditu Charles de Gaulle zubian, 2025eko urtarrilaren 13tik martxoaren 22ra.

    2025. urte hastapanean, Pirinio Atlantikoetako Departamenduak bizikleta eta oinezkoendako bide bat antolatuko du RD 810 errepidearen luzeran, Donibane Lohizuneko geltokiko biribilgunea eta Ziburuko Errekoletoen plazaren artean.

    Gaur egun, Charles de Gaulle zubi aitzineko espaloiaren zabalerak ez die oinezkoei eta txirrindulariei batera ibiltzeko bidea ematen. Txirrindulariak bizikletatik jaitsi behar dira zubia zeharkatzeko.

    Obrei esker, denak lasaitasunez eta segurtasunez ibiltzen ahalko dira. Hona egina izanen dena:

    • Itsaso aldeko espaloia zabaltzea denei lasaitasunez eta segurtasunez ibiltzeko bidea eskaintzeko xedez.
    • 4 errepideak mantentzea, 3 m-ko zabalerara ttipituz, abiadura moteltzeko xedez RD 810 errepidean.
    • Zubiaren saneamendua, irazgaiztasuna berriz hartzea eta espaloiak berritzea.
    • Batetik txirrindulariei eta bestetik oinezkoei eskainitako bideak bereiztea, kolore desberdineteko estalduren bidez.

    Obren denbora: 2025eko urtarrilaren 13tik martxoaren 22ra

    Obrek zirkulazioari eraginen diote errepide baten kentzearekin Donibane Lohizune-Ziburu norabidean, obrek iraunen duten 9 asteren denboran.

    Noiztenka, Zibururako sarbidea hetsia izanen da:

    • 2025eko urtarrilaren 27tik otsailaren 10era
    • Eta 2025eko martxoaren 3tik 5era

    Orduan, ibilgailu arinendako saihesbide bat plantan ezarria izanen da Ziburuko Jean Jaurès karrikatik. Kamioi astunei Ziburu barnera heltzea aholkatuko zaie Hego Donibane Lohizuneko sarbidetik.


    Antolaketa hori proiektuan parte hartzen duten partaideen laguntzarekin eramana da: Ipar Euskal Herri - Aturriko Mugikortasunen Sindikatua eta Akitania Berriko Eskualdea.