Eguberri da Ziburun - 2026

Sailak/Tags
    raz

    Egunak motzagoak direlarik eta neguan sartzen ari garelarik, Ziburuko Herriko Etxeak atsedenaldi goxoa proposatzen du, elkarretaratzeko, partekatzeko eta harritzeko aukera eskainiz.

    Urte bukaerako bestak hurbiltzen zaizkigularik, arte-sorkuntza nehoiz baino gehiago ospatzen da, adin guziei zuzenduriko ekitaldiekin. Musika, zirkua, magia eta ikusmen-emanaldiak aldizkatuko dira, bidaiatzeko, mundu errealak eta alegiazkoak ikertzeko eta askatasun osoz loriatzeko hainbat gomit gisa.

    Amets egiteko eta loriatzeko ikuskizunak.

    Abenduaren 4a, ostirala

    OSCAR FOU (Vivonne) KONPAINIAREN HARTZ HANDIA
    18:00 - Guy Poulou erabilera anitzeko gela
    Familia-kontzertua 5 urtetik goiti - Frantsesez

    Hartz Handia begiak zerura altxatzera eta irudimenaren sakoneran murgiltzera gomitatzen gaituen izar-multzo bat da. Aldi berean, itxura begirale, goxo eta basatia da. Kantu kokin eta poetikoen bitartez, Oscar Fou konpainiak haurtzaroaren galdera handiak ikertzen ditu umorez eta urguritasunez: ametsak, beldurrak, besteekiko harremanak, maitasuna edota mundu bizidunarekiko lotura. Eztitasuna, irudimena eta olerkiaren artean kokatzen den kontzertua, familian bizitzekoa. 
    ©Jiel photos

    Abenduaren 9a, asteazkena

    SANS GRAVITE (Okzitaniako Tolosa) KONPAINIAREN MAGIALARI ASKATZEA
    18:00 - Pilota plazako karpa
    Denentzat - Frantsesez

    Publikoaren erdian agertzen dira tupustean, buru gainean argimutilak daramatzatela, errealitateaz dugun irudipenak itzulipurdikatzeko prest. Hurbileko inkaminari jokoak, umorea eta olerkiaren artean, Sans Gravité konpainiako magialariek eguneroko eremua joko eremu bihurtzen dute, non dena gerta daitekeen. Ibilaldi interaktibo eta harrigarri horrek loriatzeko dugun gaitasuna berriz aurkitzera eta, arinkeriaz, sinetsi nahi duguna galdekatzera gomitatzen gaitu.  ©Virginie RICHARD

    Abenduaren 11, ostirala

    LAGUNARTE (Bastida) KONPAINIAREN SO
    18:00 - Guy Poulou erabilera anitzeko gela
    Denentzat 6 urtetik goiti - Hitzik gabe

    Eta paisaiek ahots bat balute? SO ikuskizunarekin, LagunArte konpainiak musika eta zentzumen esperientzia proposatzen du, non soinuek, ahotsek, ekaiek eta mugimenduek etengabe aldatuz doan mundu bat osatzen duten. Mendiak, oihanak eta itsasoen artean, ttipi eta handiak mundu bizidunaren bihotzean bidaia hunkigarri bat egitera gomitatuak dira, non izakiek eta paisaiek elkarri erantzuten dioten eta elkarrekin aldatuz doazen. ©SO

    Abenduaren 15a, asteartea

    LES INVOLTES (Chirac-Bellevue - Corrèze) KONPAINIAREN PP PROIEKTUA
    19:30 - Errekoletoak AOIZ
    Denentzat 6 urtetik goiti - Hitzik gabe

    Gizon zahar bat bere lantegian bizi da, txori bat liburu batetik jalgi eta haren egunerokoa gainazpikatzera etortzen den arte. Orduan, amultsutasunez josiriko abentura hasten da, hegal egiten, handitzen eta, noiztenka, joaten uzten ikasteko abentura. Begi hutsez eskukaturiko txotxongiloekin, zuzeneko musikarekin eta hitzik gabeko antzezlanarekin, PP Proiektuak bakoitzak bere istorioa asmatzen eta bere asmamena askatzen ahal duen eremua irekitzen du.

    Ipuina, irakurraldiak, sorkuntza

    EGUBERRIKO BESTEN PASAPORTEA

    Aurten, bestak egiazko bidaia baten gisan biziko dira: ikuskizunak, tailerrak eta hitzorduak, ezagutzeko eta bildumatzeko hainbat urrats izanen dira.

    EGITARAU OSOA HEMEN

    ERRESERBATZEA

    Urtero, Eguberriko egitarauak arrakasta handia biltzen du.
    Soilik behar dituzun lekuak erreserbatu, ahal bezainbat lagunei partekatze une horiez gozatzeko aukera uzteko gisan.

    Bakoitzari programazio hori baldintza hoberenetan ezagutzeko aukera eskaintzeko gisan, urriaren 30etik goiti erreserbatzen ahalko da.  

    IZENA EMAN HEMEN