Biltzar publikoa: Urdazuriko Bartak, NATURAGUNE KALTEBERa

©KOMCEBO

Sailak/Tags

    Pirinio Atlantikoetako Departamenduak, Azkaine, Ziburu eta Donibane Lohizuneko hiriekin partaidetzan, Naturagune Kaltebera eremu bat sortu nahi izan du 2022an Urdazuriko bartetan, ondare naturala eta paisaiak zaintzeko eta balorizatzeko asmoz.
    Eremu honek 371 hektareako azalera du eta 3 hirien artean kokatua da, lursail pribatu ugari barne hartzen ditu baita eraikin publiko batzuk ere. 

    Urraspide hori eremuko loredi eta aberedi nasaitasuna argitan jartzen duen egiaztapen argi batetik sortu zen, batez ere itsasadar inguruari lotutako habitat natural oso bereziak. Aldi berean, beste adierazle batzuek erakusten dute, tokika, ingurumena kaltetua izan daitekeela (adib.: espezie exotiko inbaditzaileen kolonizazioa, gune heze batzuen idortzea, etab.). Hara zergatik denen arteko egitasmoa zehaztu behar den.

    Bioaniztasunaren zaintzarako eragile nagusia izanki, Departamenduak du esku hartzeko eskumena, besteak beste Naturagune Kaleberen politikaren bitartez. Hara zergatik eremu honen sortzeak eremua zaintzeko eta balorizatzeko ekintza konkretuak plantan ezartzeko bidea eskainiko duen, eremuko hiru herriekin eta herritar guziekin partaidetza hertsian.

    Naturagune Kalteberen politikaren buru-buztanak xeheki aurkezteko, Urdazuriko Barten kasua barne, informatzeko biltzar publiko bat antolatua izanen da ekainaren 7an, 18:30ean, Ziburuko erabilera anitzeko gelan