Bizikletak zerbitzu librean!

Sailak/Tags
    raz

    Zokoatik Marinelaraino, bizikletak daude zerbitzu librean eta Iparraldeko itsasbazter osoan erabiliak izan daitezke.

    Zerbitzu libreko bizikleta elektrikoak jarriak izan dira berriki Ziburun. Mugikortasun aktiboak eta autoaz bestelako alternatibak sustatzeko zerbitzuak biderkatzeko xedez, hiriak baikorki erantzun dio Ipar Euskal Herri-Aturriko Mugikortasunen Sindikatuaren eskaerari.
    Lurraldea saretzeko, zenbait gune aurreikusiak dira hirian bizitegi auzotegietara, saltegietara, hondartzetara edota zerbitzuetara heltzeko.
    Zerbitzua erabiltzeko, 19 zentimo ordaindu behar da minutuka, gehi 1€ bizikleta askatzeko (39€ hilabetean mugarik gabe edo 29€ Txik-Txak harpidetza dutenentzat). Horrela Pony bizikletak maileguan hartuak izan daitezke, erabiliak eta hedatzen ari diren 150 guneetatik batean utziak. 

    Nola ibiltzen da?

    • Pony aplikazioa deskargatu Play Store edo AppStore gunean.
    • Zure telefono zenbakia eta bankuko datuak sartu. 
    • Mapan hurbilena den bizikleta topatu eta askatu QR kodea eskaneatuz, ibili lasai eta beste bizikleta gune batean utzi!